1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
185/2014 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2014-2015 ikasturterako eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako.
Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak 2014-2015 ikasturterako eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestearen aldeko txostena eman zuen, hau da, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2014-2015 ikasturterako egutegia prestatzeko jarraibideak onestea, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako; hurrengo eranskinetan zehazten dira jarraibide horiek:
–I. eranskina: Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako jarraibideak.
–II. eranskina: ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako jarraibideak.
2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpena eta eranskinak Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 9an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
I. ERANSKINA
Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak, 2014-2015 ikasturterako
1.–Egutegia.
Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:
1.a Ikastetxeetan eta ikasgeletan, 2014-2015 ikasturtea 2014ko irailaren 1ean hasi eta 2015eko ekainaren 30ean bukatuko da.
2.a Ikasturtea launa hileko bi kurtsotan banatuko da. Irakaslan guztien iraupena lauhilekoaren araberako antolaketa horri egokituko zaio.
3.a Altsasu, Lizarra, Zangoza eta Tafalla aldeko ikastetxeek eta irakasle taldeek baldintza hauek beteko dituen berariazko proposamena egin beharko dute egutegirako:
a) Lauhileko bakoitzeko eskola egunen kopurua: 80, gutxienez ere.
b) Lehenbiziko lauhilekoa: klaseak ez dira irailaren 17a baino lehen hasiko, eta ez dira otsailaren 3a baino geroago bukatuko.
c) Bigarren lauhilekoa: klaseak otsailaren 9an hasiko dira, eta ez dira ekainaren 17a baino geroago bukatuko.
d) Eguberrietako oporrak: abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra bitarte, biak barne. Abenduaren 19an goizean bakarrik izanen da eskola.
e) Aste Santuko oporrak: apirilaren 2tik 12ra bitarte, biak barne.
f) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a. 2015eko lan egutegi arruntaren argitalpen ofizialaren zain, martxoaren 19a jaieguntzat hartuko da.
g) 2015eko lan egutegi arruntean martxoaren 19a lanegun gisa agertzen bada, ikastetxeek eskola egutegia moldatzen ahalko dute, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.
h) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: azaroaren 27a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.
i) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.
j) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.
k) Ikastetxeak edo eskualdeak jarritako eskola egunez gainerako egunak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu gabe daudenak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.
4.a Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan ikaskuntzen hasierako balorazioa, programazio lanak, mailako lantaldeen bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dituzte irakasleek.
5.a Lauhilekoen arteko eskola gabeko epean ikasleak ebaluatzeko lehen lauhilekoko dokumentuak beteko dira, kurtsoak berrikusi eta ebaluatuko dira eta ikaskuntzen hasierako balorazioa eginen zaie ikasle sartu berriei.
6.a Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, kurtsoa berrikusi eta ebaluatzeko berariazko lanak, memoria didaktikoak, bukaerako memoria eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.
7.a Ebaluazio bilkurak edo klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.
8.a Egutegia onetsi ondoren, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko eta ikasgela guztietan nahitaez bete beharko da, eta ikastetxeko zuzendariaren eta eskualdeko irakasleen taldeko buruaren erantzukizuna izanen da hura betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio haren aplikazioa gainbegiratu eta kontrolatzea.
9.a Ikastetxe eta ikasgela bakoitzaren egutegia iragarki oholean ikusgai jarriko da, eta ezin izanen da aldatu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak baimendu gabe.
2.–Salbuespena.
Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, azter ditzan.
3.–Tramitazioa.
Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:
1.a Ikastetxeetako zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, eta eskualdeetako irakasleen taldeko buruek egutegirako proposamenak igorriko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura 2014ko ekainaren 6a baino lehen Educa kudeaketa programa erabilita.
2.a Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. Orobat, Educa kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Ikuskapenaren jakinarazpena. 2014ko ekainaren 14rako jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.
Ikastetxeren edo eskualdeko irakasle talderen batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.
4.–2014-2015 ikasturteko egutegia.

II. ERANSKINA
Ikastetxe publiko baimenduetan ematen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak, 2014-2015 ikasturterako
1.–Egutegia.
Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:
1.a Ikastetxeetan 2014-2015 ikasturtea 2014ko irailaren 1ean hasi eta 2015eko ekainaren 30ean bukatuko da.
2.a Ikasturtea launa hileko bi kurtsotan banatuko da.
3.a Ikastetxeek berariazko proposamen bat prestatu beharko dute egutegirako, honako baldintza hauek betez:
a) Lauhileko bakoitzeko eskola egunen kopurua: 80, gutxienez ere.
b) Lehen lauhilekoa: klaseak ez dira irailaren 17a baino lehen hasiko, eta ez dira otsailaren 3a baino geroago bukatuko.
c) Bigarren lauhilekoa: klaseak otsailaren 9an hasiko dira, eta ez dira ekainaren 17a baino geroago bukatuko.
d) Eguberrietako oporrak: abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra arte, biak barne. Abenduaren 19a soilik goizez izanen da eskola eguna.
e) Aste Santuko oporrak: apirilaren 2tik 12ra arte, biak barne.
f) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a. 2015eko lan egutegi arruntaren argitalpen ofizialaren zain, martxoaren 19a jaieguntzat hartuko da.
g) 2015eko lan egutegi arruntean martxoaren 19a lanegun gisa agertzen bada, ikastetxeek eskola egutegia moldatzen ahalko dute, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.
h) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 28a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.
i) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.
j) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.
k) Ikastetxeak jarritako eskola egunez gainerako egunak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.
4.a Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, aparteko probak, ebaluazio bereziko bilkurak, ikasleei orientazioa eta arreta ematea eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dituzte irakasleek.
5.a Lauhilekoaren arteko eskola gabeko epean kurtsoa berrikusi eta ebaluatzeko berariazko lanetan, erreklamazioetan eta ikasleei arreta ematen eta behar diren administrazio egintza guztietan ariko dira.
6.a Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, kurtsoa berrikusi eta ebaluatzeko lanak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, bukaerako memoria, erreklamazioak, ikasleei arreta ematea eta behar diren administrazio egintza guztiak eginen dira.
7.a Ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira egin eskola orduetan.
8.a Egutegia, onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dute ikastetxe guztiek; ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da hura betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio haren aplikazioa gainbegiratu eta kontrolatzea.
9.a Ikastetxe bakoitzaren egutegia iragarki oholean ikusgai jarriko da, eta ezin izanen da aldatu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimenik gabe.
2.–Salbuespena.
Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, azter ditzan.
3.–Tramitazioa.
Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:
1.a Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2014ko ekainaren 6ra arte, Educa kudeaketa programa erabiliz.
2.a Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. Orobat, Educa kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Ikuskapenaren jakinarazpena. 2014ko ekainaren 14rako jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.
Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.
4.–2014-2015 ikasturteko egutegia.

Iragarkiaren kodea: F1407022