103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Denok Bat” federazioa.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2014ko maiatzaren 14ko 9:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: “Denok Bat” federazioa. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion eremu funtzionalak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.

Natalia Rekarte andrea (Doneztebarrak elkartea) eta Rosa Maria Lasaga (Lesakako Zerbitzuak elkartea) dira eraketa aktaren lehen bi sinatzaileak.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 24an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1407366