4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Ediktua. Enkantearen deialdia. 506/2013 prozedura
María Mercedes Yanguas Vieira andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria.
Pedro Luis Arregui Salinas prokuradore jaunak eskaturik, Banco Popular Españolen izenean eta hura ordezkatuz, Celso Lautaro Ordeñez Ortegaren eta Avelina Zenaida Ordoñez Chavezen aurka bideratzen ari den 506/2013 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasun hipotekatuaren enkantea egitea:
–Hiri finka, Tuteran dagoen etxebizitza, Arbolancha kaleko 2an (3. solairua, C). 1. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 1.883. liburukia, 384. liburua, 154. orria, 21.603. finka.
–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 85.524,57 euro.
–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko uztailaren 18an, 10:15ean, organo honetako idazkaritzan.
–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Nor diren behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren IBAN ES 55 0049 3569 92 0005001274 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea (3412 0000 06 0506 13 kontzeptua edo prozedura zenbakia jarrita), edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: betearazpenpekoa higiezina okupatzen ari da, baita harekin erabilera partekatzen dutenak ere.
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta hala jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Tuteran, 2014ko maiatzaren 6an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1406944