103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantea.
Titulu judizialak betearazteko 147/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Fernando Castiñeiras Garcíaren aurka bideratu den 147/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkante bidez:

Ibilgailua, 8674GRD, Suzuki markako turismoa, Jimny 1.5 DDS LX modeloa.

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 7.000 euro.

Enkantearen lekua, eguna eta ordua: 2014ko ekainaren 6ko 10:15ean, organo honen 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Tuterako udal mugapeko Gallina Blanca industrialdean dago ibilgailua (D bidea, 4. etxe saila).

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1406958