2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
150/2014 Ebazpena
2014ko maiatzaren 15ean Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 150/2014 Ebazpena hartu zuen. Hona hemen testu osoa:
9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxi gidari profesionalaren gidabaimena eskuratzeko agindu ahal izango dietela gidariei, lizentzien titularrak izan edo soldatapeko langileak izan.
Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxi gidari profesionalaren gidabaimena arautzen du, eta ezartzen du taxi zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxi gidari profesionalaren baimena izatea.
20/2014 zenbakiko ebazpenaren bidez, Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2014ko otsailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen –23. zenbakia–.
2014ko maiatzaren 8an Mankomunitatearen iragarki oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda.
Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxi gidabaimen profesionala ematen zaien pertsonak.
Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.
Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarrien 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Toki Administrazioaren Foru Legearen 8.2 artikuluaren arabera).
Azaldutako guztiarengatik,
EBATZI DUT:
1. Ematea pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena:
ARREGUI URTEAGA, JOSÉ MARÍA
AZCÁRATE RETEGUI, ARITZ
BENÍTEZ MEDINA, LAURA
BEORLEGUI GARCÍA, ASIER
BERRADE FLAMARIQUE, DAVID
CARABIAS LÓPEZ, JOSÉ JOAQUÍN
CÍA ELCANO, ROGELIO
DÍAZ GONZÁLEZ, VÍCTOR
DÍAZ OYAGA, ANDER
DÍAZ OYAGA, MIKEL
ECHART OIZ, RUBÉN
ECHEVERRÍA ARREGUI, MIKEL
ELORZA INDA, ALFREDO
FERNÁNDEZ ARJONA, PABLO
FRANÇA FRANÇA, ELVIS JIBAGO
GARCÍA ARISTU, DANIEL
GARDE SESMA, JULIÁN MARÍA
GARÍN GARCÍA, JOSÉ JOAQUÍN
GUBERTINI CIRIZA, LUIS IGNACIO
GURBINDO GARCÍA, ANDREA
GURBINDO GARCÍA, CRISTINA
IRIARTE MARTÍNEZ DE SAN VICENTE, JAVIER
LARRÁYOZ TORNARÍA, RAFAEL
LAZCOZ DIEZ, LUIS ALBERTO
LÓPEZ TABAR, PABLO
MAESTROJUAN MARTINCORENA, ALFREDO
MARTÍN HERNÁNDEZ, JOSÉ IGNACIO
NICOLÁS AGUSTÍN, JUAN JOSÉ
ORMART JUANICOTENA, JOSÉ MANUEL
OTÍN MARTÍNEZ, JESÚS SANTOS
PÉREZ MOLINA, JUAN ANDRÉS
ROSSINO LUNA, DAVID
RUIZ TABERNA, MIGUEL JAVIER
SANZ MAIZ, JON
UNDIANO ALÚSTIZA, SILVIA
URBIZU GURUCEAGA, DAVID
VAZ VICENTE, ALBERTO ANTONIO
VERGARA IBARROLA, ÁNGEL MARÍA
ZUBELDIA BELAUNZARAN, JUAN JOSÉ
ZUBILLAGA NAVAS, MIKEL
2. Taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 15ean.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1407270