214. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2016ko bigarren seihilekoa

Aditzera ematen da heldu den abenduaren 12an bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016ko 2. seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2016ko urriaren 27an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1612223