103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

E-3 sektoreko (La Torre) xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2014ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKI DUT:

1. Behin betiko onestea Azkoiengo Arau Subsidiarioetako E-3 sektorea aldatzeko xehetasun azterlana, Cesar Fuertes Goñik prestatua eta sektore horretan dagoen Los Olivos auzoberriko jabeek sustatua; haren ondorioz posible izanen da I eta II. faseetako etxebizitzetako aparkatze eremuan garaje moduluak kokatzea (15-9 etxebizitzak hurrenez hurren).

2. Igor bekie erabaki hau Nafarroako Gobernuari eta ukituei, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2014ko maiatzaren 19an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1407378