103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2014ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Iragarkia 2014ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean, eta horren ondotik espedientea jendaurrean egon da iragarki oholean, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

Itzaltzun, 2014ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Lorenzo Goyeneche Sola.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

–Idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72, 19/2008 FL). Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Administrazio-kontratuduna

–Bitarteko idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72, 19/2008 FL). Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Ordainsaria: D mailaren parekoa. Lanaldia: lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12, lanpostuko osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Espartza Zaraitzurekin partekatua.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

–Idazkaria-kontu hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratuduna

–Gárate Gárate, José Javier. Idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Antzinatasuna. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna

–Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Ordainsaria: D mailaren parekoa. Mailako osagarria: %12, lanpostuko osagarria: %2,99. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; Espartza Zaraitzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa.

Iragarkiaren kodea: L1407363