103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Egiturazko aldaketa Udal Planean, Berueteko 11. poligonoko 82 eta 383. lurzatiei dagokienez. Behin betiko onespena

Sustapeneko kontseilariak apirilaren 16an eman 26E/2014 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da Basaburuko Udal Planean aldaketa egiteko espedientea, Berueteko 11. poligonoko 82 eta 383. lurzatiei dagokienez, María Luisa Arano Lampreabek eta Jose María Indacoecheak sustaturik. 2014ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.

Hirigintzako araudia argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jauntsaratsen, 2014ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Gehienez ere bi etxebizitza aurreikusi dira, lurzati bakoitzean bat, hiri lurzoruetakoen antzeko eraikigarritasunarekin.

Esleitutako eraikigarritasunari dagokionez, indarra duen Plan Orokorraren 26. artikuluak honako hau ezartzen du:

26. artikulua. Eraikigarritasuna. Eraikigarritasuna arautzen da modu xehakatu eta grafikoan antolamenduaren planoetan eta Hirigintzako Araudi Partikularraren fitxetan antolatutako hiri lurzoru guztirako, kasu bakoitzean esleituz lurzoruaren okupazio bat, lerrokadurak eta garaiera eraikigarri orokorra hiri lurzoru osorako; lagapenen ondoren, lurzatiaren azaleran gehienez ere baimentzen den sestra gaineko azalera eraikia 0,5 m²/m² da.

Exekuzio unitateetan sartu gabeko hiri lurzoruaren araubidea aldatzen denetan, aplikatzekoa izanen da, halaber, Basaburua osorako, 0,5 m²/m² koefizientea, lurzatiaren azaleran sestra gaineko azalera eraiki osoarena.

Berdin eginen da egungo eraikuntza handitzen denean. Koefiziente hau egungo eraikuntzaren nahiz berritik egiten denaren azalera osoari aplikatuz kontatuko da, hura zer lurzatitara lotzen den, harexen lurzoruaren azaleraren gainean eginda.

Determinazio partikular aldatuak. AA1 eta AA2

AA1:

Katastroko erreferentzia

383

Unitatearen azalera

663,21 m²

Sailkapena

Hiri lurzorua

Kategoria

Finkatua

Kalifikazioa (erabilera orokorra)

Bizitegia-familia bakarreko bakartua

Etxebizitzen kopurua

1

Aparkatzeko tokiak, lurzatian

3

Batez besteko aprobetxamendua (PO indarduna hiri lurzorurako)

0,5 m²/etxeb. Fam. bakar. bakartua / m²

Eraikigarritasuna

331,6 m² (t)

Gutxieneko lerrokadurak

3 m, lurzati mugakideak eta bideak

Hirigintza kudeaketaren modalitatea

Jarduketa asistematikoa

AA2:

Katastroko erreferentzia

82

Unitatearen azalera

613,19 m²

Sailkapena

Hiri lurzorua

Kategoria

Finkatua

Kalifikazioa (erabilera orokorra)

Bizitegia-familia bakarreko bakartua

Etxebizitzen kopurua

1

Aparkatzeko tokiak, lurzatian

2

Batez besteko aprobetxamendua (PO indarduna hiri lurzorurako)

0,5 m²/etxeb. Fam. bakar. bakartua / m²

Eraikigarritasuna

306,6 m² (t)

Gutxieneko lerrokadurak

3 m, lurzati mugakideak eta bideak

Sarbidea

Jarduketa asistematikoa

Gainerako determinazioak (garaiera, tipologia, fatxaden tratamendua...), Basaburuan indarra duen Plan Orokorreko Hirigintza Araudian ezarritakoak dira.

Egiturazko determinazioak eta xehakatuak

Aldaketa honen egiturazko determinazioak hauek dira:

a. Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzorua.

b. Kategoria: finkatua.

c. Lurzoruaren kalifikazioa (erabilera orokorra): bizitegia, familia bakarreko etxebizitza.

d. Batez besteko aprobetxamendua.

Determinazio xehakatuak hauek dira:

a. Gainerako determinazioak.

Iragarkiaren kodea: L1407365