103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ/BURGUETE

Maiorlategian, 6. poligonoko 4 (b barrutia), 24, 26, 27, 33, 34 (c barrutia), 56, 167 eta 226 (b barrutia) lurzatien afektazioa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2014ko apirilaren 15ean egindako osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz, erabaki zuen Maiorlategian, 6. poligonoko 4 (b barrutia), 24, 26, 27, 33, 34 (c barrutia), 56, 167, 226 (b barrutia) lurzatien afektazioa hasiera batean onestea, Udalaren ondareko ondasun izatetik herrilurrak izatera pasatuz eta katastroan egin beharreko aldaketak eginez.

6/1990 Foru Legearen 103 eta 104. artikuluen arabera eta Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12 eta 13. artikuluei jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan, azter dadin eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

Auritzen, 2014ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1407315