103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ/BURGUETE

Ipetean, SI-1 poligonoarekin muga egiten duten 6. poligonoko 233, 234, 235, 236, 237, 238, 244, 245, 246, 247, 248, 249, 250, 251, 252, 253, 254, 255, 256, 257, 258 eta 259. lurzatien afektazioa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2014ko apirilaren 15ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Ipetean SI-1 poligonoarekin muga egiten duten 6. poligonoko 233, 234, 235, 236, 237, 238, 244, 245, 246, 247, 248, 249, 250, 251, 252, 253, 254, 255, 256, 257, 258 eta 259. lurzatien afektazioa hasiera batean onestea, Udalaren ondareko ondasun izatetik herrilurrak izatera pasatuz eta katastroan egin beharreko aldaketak eginez.

6/1990 Foru Legearen 103 eta 104. artikuluen arabera eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuko 12 eta 13. artikuluei jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan, azter dadin eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

Auritzen, 2014ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1407314