103. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1164/2014 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 7ko 1029/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen, epaia betez.

Giza Baliabideen Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Ataleko buruak txostena aurkeztu du, non Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 7ko 1029/2014 Ebazpenaren bidez onetsiriko deialdiaren seigarren oinarria aldatzea proposatzen den, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 6/2006 Lege Organikoaren 135.5 artikuluan (Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpena onetsi zen unean idatzia zegoen moduan) aurreikusitakoa nola aplikatu argitzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.º Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 7ko 1029/2014 Ebazpenak onetsiriko deialdiaren seigarren oinarria aldatzea. Ebazpen horren bidez, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen, epaia betez. Seigarren oinarri hori honela idatzita agertuko da:

“Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu: lehenbizikoan, zuzendarigaiaren merezimenduak eta zuzendaritza proiektua baloratuko dira eta, bigarrenean, Hasierako Prestakuntza Programa eginen da.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpena argitaratu zen unean ikastetxean behin betiko edo behin-behineko destinoa zuten edo bertan zerbitzu-eginkizunetan ari ziren irakasleen hautagaitzek lehentasuna izanen dute gainerakoen aldean. Horrelako baldintzarik betetzen duen hautagaitzarik ez badago edo horiek hautatzen ez badira, batzordeak gainerako hautagaitzak baloratuko ditu.”

2.º Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.º Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.º Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutura, Argibide eta Agiri Bulegora eta Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 20an.–Giza Baliabiden Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1407419