1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
179E/2014 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Alloko udal mugapean tisu papera fabrikatzen eta eraldatzen duen instalazioaren (titularra SCA Hygiene Spain, S.Com.p.A. da) Ingurumen baimen integratua aldatzen duena; aldaketaren helburua da produktu bukatuetarako APA-6 biltegi automatiko berria gauzatzea, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete ditzaten eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak.
Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak abenduaren 23ko 607/2005 Foru Aginduaren bidez emana.
2014ko otsailaren 4an, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektuaren berri eman zuen. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2014ko otsailaren 14an emandako irizpenaren arabera, aldaketa ez zen funtsezkoa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta, horregatik, ez zen beharrezkoa Ingurumen baimen integratu berria ematea; esanguratsua zen, ordea, aldaketa nabarmenak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu-baldintzetan, eta horregatik baimena aldatu behar da aipatu aldaketak ager daitezen. Aipatu erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
2014ko otsailaren 14an, Ingurumen baimen integratua aldatzeko prozedura hasi zen, behar den proiektua aurrera eramateko.
Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Ebazpen proposamena tramitatzeko, entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hamar egunean, eta ez du proposamen horren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi ziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera. Dekretu horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
Lehena.–Alloko udal mugapean tisu papera fabrikatzen eta eraldatzen duen instalazioaren (titularra SCA Hygiene Spain, S.Com.p.A. da) Ingurumen baimen integratua aldatzea; aldaketaren helburua da produktu bukatuetarako APA-6 biltegi automatiko berria gauzatzea, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete ditzaten eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak.
Bigarrena.–Irekitzeko beste baimenik ez da eskuratu beharko aldatutako instalaziorako; dena dela, titularrak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinarazi beharko dio aldaketa abian hasi dela, eta, orobat, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko du, proiektua ebazpen honetako baldintzetan egin dela adierazten duena, eta horrekin batera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan 40.2 artikuluan aurreikusitako dokumentazioa ere aurkeztu beharko du.
Hirugarrena.–Titularrak proiektua egin dela adierazten duen erantzukizuneko aitorpena aurkezten duen egunean edo, edozein kasutan, aldaketa abian jartzen den egunean hasiko dira aplikatzen Ingurumen baimen integratuaren aldaketa honetan ezarritako baldintzak. Bitartean, indarrean dagoen Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aplikatuko dira.
Laugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hots, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, sektoreko legerian ezarritakoa galarazi gabe, aplikatzen segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea SCA Hygiene Spain, S.Com.p.A.ri, Alloko Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 7an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.
Iragarkiaren kodea: F1406891