102. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

185/2014 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Ultzamako, Odietako, Anueko eta Lanzko Udalentzako uraren goi horniduraren baterako soluzioa (3. fasea). Olague eta Etulaingo adarra. Proiektuaren aldaketa” izeneko proiektua behin betiko onesten duena, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 49/2013 Ebazpenaren bidez, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen eta jendaurrean jarri ziren “Ultzamako, Odietako, Anueko eta Lanzko udaletan uraren goi hornidura egiteko soluzio bateratuaren proiektua (3. fasea)” eta proiektuaren obrek ukitutako ondasun eta eskubide ukituen zerrenda. Gero, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 315/2013 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2013ko abenduaren 18an, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Batzordeak aipatu den proiektuaren aldaketa bat onetsi zuen eta aldaketa horren desjabetze espedientea tramitatzeko eskatu zuen.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 15/2014 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, proiektuaren aldaketa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezko da proiektuaren aipatu aldaketa behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Ultzamako, Odietako, Anueko eta Lanzko Udalentzako uraren goi horniduraren baterako soluzioa (3. fasea). Olague eta Etulaingo adarra. Proiektuaren aldaketa” izeneko proiektua behin betiko onestea, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Anueko Udaletxeko eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki oholetan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Anueko Udalari eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari jakinaraztea, eta haiei ohartaraztea administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Interesdunek, administrazio publikoak ez badira, zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 6an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: F1406609