2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA
2014ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, 2014ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez Zubietako Udaletxeko Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea beteko.
Zubietan, 2014ko maiatzaren 14an.–Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko lehendakaria, Francisco Michelena Celayeta.
Iragarkiaren kodea: L1407161