Iragarkia
102. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 27a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2014ko apirilaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak, Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Erabaki hori 2013ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, eta handik goiti iragan da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea, inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik haren kontra. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluekin bat eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49.c) artikulua aldatzen duen apirilaren 21eko 11/1999 Legeari jarraikiz, hasiera bateko onespena behin betikoa bilakatu da eta, hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen da 2014ko testua, 2014ko apirilaren 2ko osoko bilkuran onetsitako aldaketekin, Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzari dagokionez.
Ireki da 2014an eskaerak aurkezteko epea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko baita, eta sei hilabete iraunen, hau da, hura indarrean dagoen bitartean.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2014ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
TUTERAN ENPRESA JARDUERA BERRIAK SORTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA
1.–Zioen azalpena.
Tuterako Udalak, Industria eta Enpleguko Zinegotzigoaren bitartez, enpresa ekimena sustatu eta enplegua nahiz autoenplegua bultzatu eta babestu nahi ditu. Ordenantza honen xedea enpresa jarduera berrien sorrera sustatzea da, Tuteran kokatzen direnendako laguntzak emanez.
2.–Xedea.
Ordenantza honen helburua eta xedea da Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko diru-laguntzak ematea.
Onuradun izanen dira Tuterako udalerrian enpresa berriak sortzen dituztenak iazko urriaren 1etik aurtengo irailaren 30era bitarte, biak barne. Honi dagokionez, jardueraren hastapeneko datatzat hartuko da jarduera ekonomikoen gaineko zergan enpresa sortu berriaren xedeari dagokion epigrafeko altan agertzen dena.
Ordenantza honetatik aparte daude:
a) Lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten, handitze baten edo egiturazko aldaketa baten ondoriozko enpresak eta enpresa jarduerak.
b) Enpresak eta enpresa jarduerak hirian bertan lekuz aldatzea, JEZa eta jabeak aldatzea ekarri ala ez.
c) Jarduera beraren edo antzekoaren titulartasun aldaketak.
d) Eskualdatzeak.
e) Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da, halaber, JEZean alta eman aurreko 5 urteen barnean jarduera bera edo antzekoa norberaren kontura egin izana.
f) Enpresa jarduera edo enpresa zenbait bazkidez osatuta baldin badago, inor ez da izanen bere kontura aritu izana JEZean alta eman aurreko 5 urteen barnean jarduera berean edo antzekoan.
g) Deialdi honetatik kanpo daude aurreko urteetan ordenantza honen bidez diru-laguntza jaso duten pertsonak, enpresa jarduerak edo enpresak, betiere jarduera beretan edo antzekoetan (merkataritza izen bera barne) aritzeko baziren laguntza horiek.
Ez dira jarduera ekonomiko berritzat hartuko deialdi honen ondorioetarako, honako hauek: deialdiaren aurretik jada jarduera ekonomiko batean aritu arren JEZeko beste epigrafe batean alta ematen dutenak edo sustatzaileak aldatzen dituztenak, hasierako jarduera ekonomikoa mantendu ala ez.
3.–Zenbatekoa.
Deialdia urtero eginen da eta ekitaldi honetarako gehieneko diru-kopuru bat izanen da aurrekontuan, kontu-sail honetan: 47001 7211 “Berritik sortzen diren enpresendako diru-laguntzak”.
Eman beharreko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiago izanen, interes estrategikoa duten enpresak izan ezik.
4.–Onuradunen betebeharrak.
Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorraren 14.1 artikuluan ezarritako eginbeharrak bete beharko dituzte; garrantzitsuena, diru-laguntzari bidea eman zion jarduera egitea, aipatu den bezala. Gainerako betebeharrak honako hauek dira:
a) Diru-laguntza jasotzeko behar den jokabidea izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.
b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta, diru-laguntza zertarako den, helburu horixe bete dutela ere.
c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen diren argibide guztiak ematea, informazio hori udal artxiboetan ez dagoenean. Alde horretatik, proiektuari 18 hilabetez eutsi behar zaio, JEZeko hasierako altatik aurrera; bestela, litekeena da diru-laguntza aldatu edo itzuli behar izatea. (Enpresa jarduera 18 hilabete baino gutxiagoko epean itxiz gero, enpresa onuradunak itxiera horren berri eman beharko dio Udalari, eta bildutako diru-laguntza itzuli, jarduera gelditzen den egunetik 18 hilabete bete arteko denboraren araberako heinean, betiere jardueran gutxienez ere 12 hilabetez ari izan bada). 18 hilabeteak iraganik, baldintzak bete izanaren frogagiriak eskatzen eta egiaztatzen ahalko ditu Tuterako Udalak.
d) Lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da haien berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.
e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak eguneratuak dituela frogatzea (eta nahitaezko mutualitateekiko betebeharrak, aplikagarriak izanez gero) eta Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua. Tuterako Udalarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak daudela frogatzea ofizioz eginen da.
f) Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzearren, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako dokumentuak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatzen zaion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan; halaber, deialdietan eta ebazpenetan eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.
g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.
h) Behar adinako publizitatea egitea, diru-laguntza jasotzen duten programak, jarduerak, inbertsioak edo edozein motatako jarduketak Tuterako Udalak finantzatzen dituela adierazteko.
5.–Diru-laguntza eskatzeko betebeharrak eta haien frogabideak.
Baldintza orokor hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek, sozietate irregularrek eta pertsona juridikoek eskatzen ahal dute diru-laguntza:
a) Tuteran kokaturik egotea.
b) Bere betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzakoak, Nafarroako Gobernuko Ogasunekoak eta Tuterako Udalekoak beteak dituela frogatzea.
c) Tuterako Udaleko jarduera ekonomikoen zergan alta emanda egotea deialdian ezarritako epeetan.
d) Behar diren obra lizentziak, kasuan kasuko jarduera egiteko beharrezkoak direnak (jarduera sailkatuena eta irekitzekoa) eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga eskatu eta ordaindu izana.
6.–Diru-laguntza emateko irizpideak.
1. Diruz laguntzen ahal diren kostuak honako hauek dira:
a) Notarioen, erregistratzaileen eta negozioa abian jartzeko aholkularitzaren zerbitzu-sariei dagozkien gastuak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 450 euro.
b) Lokalaren alokairuaren gastu arruntak. Bazterturik daude: errentatzaile eta errentariaren arteko harreman juridikoa edo ahaidetasunekoa duten alokairuak, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino; edo pertsona fisiko edo juridikoren bat aldi berean denean errentatzaile eta errentari. Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan duten alokairuei ere ez zaie diru-laguntzarik emanen. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro hilean. Alokairuko sei hilabete lagunduko dira gehienez ere, jardueraren hastapeneko datatik hasita, hura ordenantza honen 2. artikuluan zehazten den gisara harturik. Ez da diru-laguntzarik emanen fidantza eta berme kontzeptuetarako. Aurretiaz ordaindutako zenbatekoak ere ez dira diruz lagunduko.
c) Urak, berokuntzak, argiak eta telefono finkoak ekartzen dituzten gastuak. Ez da diru-laguntzarik emanen telefonia mugikorrak ekartzen dituen gastuetarako. Fakturaren %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 50 euro hilean kontzeptu bakoitzeko. Ez dira sartzen lotune eskubideak eta zergak. Gastuen sei hilabete lagunduko dira gehienez ere, jardueraren hastapeneko datatik hasita, hura ordenantza honen 2. artikuluan zehazten den gisara harturik. Diruz laguntzen ahal diren kontzeptuetako bi edo gehiago sartzen badira faktura batean, gehienekoa 50 eurokoa izanen dira faktura bakoitzeko. Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan dagoenean gastuei ez zaie diru-laguntzarik emanen.
d) Merkaturatzeko publizitate gastuak: liburuxkak eta txartelak argitaratzea, katalogoak eta logotipoak diseinatzea, komunikabideetan iragarkiak jartzea, errotulazioa ... %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 350 euro. Lagin bat aurkeztuko da diru-laguntza eskatzen den kontzeptu bakoitzeko. Lokalaren errotulazioak edo kartelak direnean, argazki bat aurkeztu beharko da.
e) Markaren eta merkataritzako izenen erregistroak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro.
f) Web baten domeinuaren erregistroa. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 60 euro.
g) Enpresaren web orria egitea. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro.
h) Sustatzaileek eta langileek enpresa jarduera orokorraren abiatzearekin ikusteko duten ikastaro, mintegi eta jardunaldietan parte hartzea, baita diruz laguntzen den jarduerarekin modu zuzen eta berariazkoan ikusteko dutenetan parte hartzea ere, diruz laguntzen den jarduera hasi aitzineko 18 hilabeteko epean egin badira. Ez dira diruz lagunduko graduko ikasketak, masterrak eta graduatu ondoko ikastaroak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro.
i) Aktibo finko berri hauek erostea: mahai gaineko ordenagailuak, inprimagailuak, ordenagailu eramangarriak eta salmenta puntuko terminalak. Ez dira diruz lagunduko ez tabletak ez ipadak. Behar bezala justifikatuta dauden eta enpresa jarduera garatzeko beharrezkoak diren aktibo finkoak izan behar dute. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 350 euro. Enpresa jardueraren helbide soziala ohiko etxebizitza bada, diru-laguntza 150 eurokoa izanen da gehienez.
j) Lanpostuak: sustatzaileaz gaineko lanpostu bakoitzeko, diru-laguntza hau emanen da:
1.–Enpresaren sustatzaileaz gaineko lanpostuengatik: 800 euro.
2.–Emakumeek, “egoera ahulean dauden langileek”, 35 urte baino gutiagoko gazteek eta “desgaitasuna duten langileek” (minusbalio gradua %33koa edo handiagoa dutenak) betetzen dituzten lanpostuengatik: 1.100 euro.
“Egoera ahulean dauden langileak” dira:
a) Aitzineko sei hilabetean enplegu finko ordaindurik izan ez dutenak, edo
b) Ikasketetan bigarren hezkuntzara edo goi mailako lanbide heziketara iritsi ez direnak (bigarren graduko lanbide heziketa edo batxilergoa).
c) 50 urtetik goitikoak.
3.–I+G+B jarduerak egiteko sorturiko lanpostuengatik: 1.400 euro.
j) atalean ez dira metatzen ahal azpiatal bakoitzeko (1,2,3) zenbatekoak elkarrekin.
2. Diruz laguntzen ahal diren gastuei buruzkoak argitzeko oharrak:
a) a)tik i)ra bitarteko ataletan aipatu diren gastuei dagokienez:
a.1) Kontzeptu beretarako beste erakunde batzuen bidez diru-laguntzarik lortzen bada, osotara biltzen den laguntza ez da diruz laguntzen ahal den kostuaren %70 baino gehiago izanen.
a.2) Diruz laguntzen ahal diren gastuetatik bazter geldituko dira BEZ, tasa eta zerga kontzeptuak.
a.3) Diruz laguntzen ahal den gastuaren xedearekin bat egiten duen jarduera duten enpresek luzatuak izan behar dira fakturak.
b) l) atalean aipatu den gastuari dagokionez:
b.1) Lanpostuko diru-laguntza bildu ahal izateko, kontratuek sei hilabeteko iraupena izan behar dute gutienez. Kontratuen kopiak aurkeztu beharko dira, beren nomina desberdinak eta guzti, baita Gizarte Segurantzarekiko kotizazioei dagozkien ziurtagiriak ere.
b.2) Desgaitasuna duten langileak kontratatzen badira, aurkeztu beharko da minusbaliotasun mailaren ziurtagiria, dagokion erakunde publikoak sinatua.
b.3) l) atalean ez dira metatzen ahal azpiatal bakoitzeko (1,2,3) zenbatekoak elkarrekin.
b.4) Kontratuak lanaldi partzialerako baldin badira, diru-laguntzaren zati proportzionala kalkulatuko da.
c) 35 urtetik beheitiko sustatzaileek proposatutako jarduera guztietan, laguntzen ehunekoa %15 handiagoa izanen da, eta ehuneko berean handituko dira aitzinean aipatu diren gehienekoak. Ehuneko hori kontuan hartuko da enpresa jardueraren sustatzaile guztiek baldintza hori betetzen badute.
7.–Espedientearen ebazpena.
Eskabideen aurkezpen ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, muga izanik urte bakoitzean aurrekontuan izendatua dagoen dirua, salbu eta salbuespeneko inguruabar ekonomikoek muga erabilgarri hori gutitzera behartzen badute.
Laguntza behin baizik ez da emanen eta ez da fakturarik aurkezten ahal diru-laguntza eman ondoan.
Tuterako Udalak deialdian ezarritako irizpideen arabera aztertuko ditu eskaerak eta haiei erantsitako dokumentazioa; horretarako, beharrezkoak iruditzen zaizkion argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.
Ebaluazioa buruturik, instrukzio organoak ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari, eta hartan jaso behar da onuradunek diru-laguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela. Ebazpenaren proposamena Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko zaio eta berak ebatziko du deialdia. Ebazpena gehienez ere hiru hilabetean emanen da eskaeraren aurkezpenaren egunetik hasita.
8.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
Interesdunen eskaera deialdiari erantsitako eredu normalizatuaren araberako eskabidearen bidez eginen da (I. eranskina), eta eskatzaileak sinatu behar du.
Eskabideak aurkezteko epea behin betiko ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Urte bakoitzeko urriaren 15a da deialdi honetan ematen diren diru-laguntzen eskaerak aurkezteko mugaeguna.
Proposamenak Tuterako Udaletxeko HLZn eta Lourdes auzoko bulegoan aurkeztuko dira, irekitzeko ezarritako ordutegietan.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak baimendutako erregistro ofizialetako batean aurkezten bada proposamena, egintza horren berri eman beharko zaio Udalari, proposamenak aurkezteko epearen barnean, telefax bidez (Udaletxeko faxa: 948-417119) edo telegrama bidaliz Tuterako Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzura.
Horren berri eman ezean, proposamena ez da onartuko. Dena den, aipatutako epea iragan eta hamar egun naturaleko epean proposamenik jasotzen ez bada, ez da inola ere onartuko.
9.–Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.
a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua. (I. eranskina).
b) Jarduera eratu duten pertsona fisikoen edo legezko ordezkarien NANa, edo, hala behar denean, enpresaren IFK.
c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.
d) Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua.
e) Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen dituela dioena. (I. eranskina).
f) Erantzukizuneko aitorpena, eskatzaileak inolako debekurik ez duela dioena (I. eranskina).
g) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da. (II. eranskina).
h) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria (III. eranskina).
i) Enpresa proiektua azaltzeko txostenaren aurkezpena, hauek barne direla: finantzatzeko baliabideak, gastuen eta diru-sarreren zerrenda eta urteko aurrekontu zenbatetsia (emaitzen aurreikuspena eta diruzaintzaren aurrekontua barne), Tuterako mugapean egiten diren inbertsioen zerrenda eta sortzen den lanpostu kopurua (V. eranskina).
j) Egoitza-baimena, egoiliar berrien kasuan.
k) Helbide soziala.
l) Langileen zerrenda, bakoitzak betetzen duen eginkizuna aipaturik, eta TC2 eredua (enpresako langileen kopurua) edo Gizarte Segurantzako sisteman enpresaburu gisa afiliaturik ez egotearen ziurtagiria. I+G+B jardueretako lanpostu batendako diru-laguntza eskatuz gero, langile horrek egiten dituen jarduerak zehaztu beharko dira.
m) Enpresaren eraketaren eskritura.
n) Jardueraren aurrekontua, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastu banakatuekin. Ordaindutako fakturak erantsi behar dira (jatorrizkoak eta fotokopiak), eskatzailearen izenean eginak eta haren NANa edo IFK ageri dutenak, eta bankuko ordainagiria, ordaindu direla frogatzeko. Agiri horiek diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiliko dira. (IV. eranskina). Frogagiriak, fakturak, ordainagiriak eta are nominak, zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak, kronologikoki ordenatuak IV. eranskinaren arabera.
ñ) Sustatzailearen edo sustatzaileen lan bizitza.
Ordainduta dauden fakturak aurkeztu behar dira diru-laguntzarako. Epeka zatitutako fakturak badira, ezarritako epeen barneko data duten gastuetarako emanen da diru-laguntza.
Ez da pro forma fakturarik edo antzekorik onartuko.
Udalak edozein dokumentazio eskatu ahalko du, argigarria bada edo espedientea ebazteko interesekoa.
Eskatzen den dokumentazio guztiak jatorrizkoa izan beharko du edo, bestela, kopia konpultsatua edo indarra duen legeriaren arabera egiazkoaren izaera duena.
Tuterako Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak Udalarekiko zerga betebeharrak eguneratuak dituen.
10.–Eskabideen akatsak zuzentzea.
Ordenantza honetan azaltzen diren dokumentu eta frogagirietako bat aurkezten ez bada, espedientea tramitatzen ari den organoak interesdunari jakinaraziko dio hamar egun naturaleko epea duela agiri horiek aurkezteko, eta hori egin ezean eskabidea tramitatzeko eskubidea galduko duela eta besterik gabe eskaera artxibatu eginen zaiola.
11.–Diru-laguntza ebatzi, jakinarazi eta ordaintzeko epea.
Ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez, behar den eskaera aurkezten denetik hasita. Tuterako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio aurkezturiko eskaeren gaineko ebazpena ematea.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, laguntzaren %75 ordainduko da lehen ordainketa batean.
Onuradunak ordenantzaren helburua eta deialdian ezarritako iraunaldia bete dituela egiaztatu ondoren eginen da azken likidazioa.
12.–Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.
13.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak.
Diru-laguntza bildu ahalko dute diruz laguntzen den jardueraren ezaugarriekin bat heldu diren gastuek.
Benetan egindako gastutzat joko da deialdi honetan ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen fakturatu eta ordaindu dena.
14.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta laguntzen “de minimis” izaera.
Deialdi honetako diru-laguntzen xede diren jarduerak bateragarriak dira edozein administrazio, entitate edo pertsonak xede berarekin emandako beste diru-laguntza batzuk hartzearekin, baina bildutako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, ez da inoiz izanen diruz lagundutako gastuen kostuaren %70 baino gehiago. Muga hori ez da, dena dela, aplikatuko lanpostuen sorrerari dagokion atalean.
Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.
15.–Laguntzak deuseztatzea, arau-hausteak eta zehapenak.
Diru-laguntzen onuradunak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean arau-hauste administratiboei buruz ezarritako erantzukizunen eta zehapen araubidearen mende egonen dira.
Deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, datuak ezkutatzen badira, datu faltsuak edo desitxuratuak ematen badira, edo laguntzak emateko erabakigarriak diren egitate eta inguruabarrak egiaztatzeko lanak oztopatuz gero, emandako onurak deuseztatuko dira, eta gainera:
a) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, itzuli egin beharko da jasotako dirua, eta legezko interesa gehi %25 eskatuko da, diru-laguntza ordaindu edo kontura eman zenetik itzultzea bidezkoa dela erabakitzen den eguna arteko denborari dagokionez.
b) Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, beraz, premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahalko dira.
c) Lau urte iraganda preskribatuko da itzulketa aitortu edo likidatzeko Administrazioak duen eskubidea.
d) Itzulketa eskatzeko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
Ez-betetze kasuetan, behar den espedientea tramitatuko da, kontraesanaren eta frogaren printzipioen araberakoa, eta interesdunari entzunaldia emanen zaio, egoki juzgatzen dituen alegazioak egin eta frogak aurkez ditzan. Udalaren Tokiko Gobernu Batzarra izanen da diru-laguntzak bertan behera utzi edo deuseztatzeko organo eskudun bakarra. Oinarri hauetan biltzen ez den orotan, indarra duen legerian xedatuak aginduko du.
16.–Jardueraren finantzaketa publikoaren publizitatea.
Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Tuterako Udalak finantzatu dituela.
Onuradunak jarduera hedatzeko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Tuterako Udalaren erakundearen irudia txertatzea, edota jardueraren finantzaketa publikoa agerian uzten duten testuak paratzea, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikus-entzunezkoetan edota komunikabideetan egindako aipamenetan.
17.–Datu pertsonalen babesa.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eskatzaileek emandako datuak Tuterako Udalaren titulartasuneko fitxategi automatizatu batean sartzen ahalko dira.
Eskatzaileek, halaber, fitxategian sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea erabili ahal izanen dute Udalaren erregistro orokorrean.
18.–Errekurtsoen araubidea.
Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den udal organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
19.–Interes estrategikoa duten enpresak.
Udalak, interes estrategikoko arrazoiak direla-eta, gehienez ere 200.000 euroko diru-laguntzak ematen ahalko dizkie enpresei (100.000 euro gehienez ere, errepideko garraioaren sektorean ari diren enpresak izanez gero), haiek herrian kokatzea onuragarria baldin bada ondotik ematen diren baldintzak betetzeagatik:
a) Lanpostu kopuru handia sortzen dutelako, gutxienez ere 100: %50 emanen da aitzineko paragrafoan zehazturiko diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean. Portzentajea %5 igoko da 25 enplegatu gehiagoko multzoak bilduz gero.
b) Nazioarteko merkatura iristeko apustua egiteagatik: %10, diru-laguntzaren mugaren gainean.
c) Berrikuntza maila handia izateagatik: %10, diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean.
d) Enpresak 100.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egiteagatik: %10, diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean.
e) Bestelako kasuak, berariazko udal interesekoak izanik aparteko laguntza merezi dutenak (behar bezala frogatu behar dira): %10, diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean.
Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Hasitako prozedurak. Ordenantza hau ez zaie aplikatuko ordenantza berri hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta indarra hartu aitzin aurkeztutako eskaerei.
Bigarren xedapen gehigarria.–2013. urtean, onuradunak izanen dira Tuterako udalerrian 2012ko abuztuaren 16tik 2013ko irailaren 30era bitarte (biak barne) enpresa berriak sortzen dituztenak.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Ordenantza honek indarra hartzean indarrik gabe geldituko da Tuteran (Nafarroa) enpresak sortzeko laguntzak arautzen dituen aurreko udal ordenantza.
I. ERANSKINA
Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko l
aguntzetarako eskabidea
Datuak:
Izena: ....................................................., bizitokia: ............................. helbidea: ....................................................NANa: ............. telefonoa:........., e-posta: .........
Honako hau ordezkatuz:
Izena edo sozietate izena: .................., IFK edo NANa: ...................., jardueraren kodea–EJSN: ........................................, herria: ............................, kalea: ....................................., industrialdea: ...................., kudeatzailearen izena: ................................, telefonoa: ................., faxa: ................ web orria: ........................................, e-posta: ...................................
Behean sinatzen dudan honek eskatzen dut eskaera honi dagokion deialdian onar nazazuen.
ADIERAZTEN DUT:
Eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen ditudala. Deialdiko betebehar guztiak betetzeko eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatzeko hitza ematen dut.
ADIERAZTEN DUT:
Ez dudala aipatu diren debekuetako bakarrik ere eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ditudala.
Tuteran, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Eskatzailearen sinadura
II. ERANSKINA
Erantzukizuneko aitorpena
Eskatutako diru-laguntzari dagokionez,
ADIERAZTEN DUT:
Ez dudala eskabide honen xederako inolako diru-laguntzarik jaso beste administrazio publiko batzuetatik edo Estatuko zein nazioarteko entitate publikoetatik, entitate pribatuetatik edo partikularrengandik.
Eskabide honen xederako ondoko diru-laguntza hauek eskatu eta/edo jaso ditudala beste administrazio publiko batzuetatik edo Estatuko zein nazioarteko entitate publikoetatik, entitate pribatuetatik edo partikularrengandik:
ENTITATEA | KONTZEPTUA | EMANDAKO ZENBATEKOA/ |
Datuen gaurkotzeari buruz:
Hitz ematen dut aitorpen honetan aipatutako diru-laguntzetan gertatzen den edozein aldaketa Departamentuari jakinaraziko diodala, idatziz, 15 eguneko epean, haien jakinarazpena jasotzen dudanetik aitzina. Orobat, diru-laguntza eskatu diedan beste entitate publiko guztiak ere jakinaren gainean jartzeko konpromisoa hartzen dut. Horretaz gainera, jarduera abian jarri eta lehen 18 hilabeteko epean izaten ahal den edozein gorabeheraren berri emateko konpromisoa, deialdi honetan ezarritakoarekin bat.
Tuteran, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Eskatzailearen sinadura
III. ERANSKINA
Hirugarrenen fitxa
1. Ordainketen titularraren datuak:
DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA (pertsona juridikoa bada, erantsi S.A. edo S.L.): | |
IFZ edo IFK | |
HELBIDEA, OSORIK | |
TELEFONOA | |
FAXA | |
HELBIDE ELEKTRONIKOA | |
HARREMANETARAKO PERTSONA | |
BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK |
2. Kreditu edo aurrezki entitatearen ziurtagiria. Ordainketetarako datuak.
Ziurtatzen dut ordainketen titularra, 1. atalean aipatua, bere IFZrekin, ondoko kontu honetako titular moduan ere ageri dela: | |||||||||||||||||||
ENTITATEAREN KODEA | SUKURTSALAREN KODEA | K.D. | KONTU ZENBAKIA | ||||||||||||||||
Entitatearen aldetik (kreditu edo aurrezki entitatearen zigilua eta sinadura): | |||||||||||||||||||
Tuteran, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Eskatzailearen sinadura
IV. ERANSKINA |
FAKTURA | HORNITZAILEA | FAK. DATA | FAKTURA ZK. | KONTZEPTU FAKTURATUA | ZENBATEKOA | BEZa | FAKTURAREN ZENBATEKO OSOA | PFEZaren | PFEZ | ||
Oinarria | Tasa | Zenbatekoa | Tasa | Zenbatekoa | Faktura | ||||||
1 | (Adibidea) XXXXXX S.L. 1 zk. | 00345/2008 | Adibidezko gastu arrunta | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %15 | 0,00 | 0,00 | ||
2 | (Adibidea) XXXXXX S.L. 2 zk. | 346-2008 | Adibidezko alokairuak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %18 | 0,00 | 0,00 | ||
3 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
4 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
5 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
6 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
7 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
8 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
9 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
10 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
11 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
12 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
13 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
14 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
15 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
16 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
17 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
18 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
19 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
20 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
21 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
22 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
23 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
24 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | %0 | 0,00 | 0,00 | |||||
GUZTIRA | |||||||||||
V. ERANSKINA
Enpresa proiektuaren azalpen txostena
Eskatzailea:
Izen-deiturak/Sozietatearen izena (halakorik bada): ....................................................................................., NAN/AIZ/IFZ .....................................
Ordezkaria (halakorik bada): .............................................................................................................................., NAN/AIZ/IFZ ................................
1.–Enpresaren edo proiektuaren izena:
............................................................................................................
............................................................................................................
2.–Forma juridikoa (markatu behar dena):
Banakako enpresaburua.
Sozietate zibila.
Erantzukizun mugatuko sozietatea.
Enpresa berria sozietate mugatua.
Lan-sozietate mugatua.
Sozietate kooperatiboa.
Sozietate anonimoa.
Lan-sozietate anonimoa.
Bestelakoa. Esan zein: ..................................................................
3.–Proiektu/enpresaren jardueraren deskribapena:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
4.–Jardueraren hasiera (jardueraren hasiera eguna):
............................................................................................................
5.–Enplegu sorrera:
–Sortutako lanpostuak, guztira: ...............................................
- Inoren konturako lan-kontratudunak, lanpostu kopurua ........
- Emakumeek beteak, lanpostu kopurua: .................
- %33koa edo handik goitiko desgaitasun maila aitortua dutenek beteak, lanpostu kopurua: ............................
- I+G+B jardueretako langileek beteak: (azaldu langileak egiten dituen I+G+B jarduerak) ......................................
6.–Inguruaren azterketa eta marketin plana.
–Produktu/zerbitzuaren deskribapena:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
–Ekartzen dituen berrikuntza edo hobekuntzak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
–Merkatuaren zer alorretara dagoen zuzendua:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
–Lehiatzaileak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
–Produktuaren eskaera urte barnean (iraunkorra/sasoiaren araberakoa):
............................................................................................................
............................................................................................................
–Merkatuan dauden ordezko produktuak:
............................................................................................................
............................................................................................................
–Prezioa: .............; Lehiatzaileen produktuen prezioa: ......................
–Salmenta prezioak ekartzen duen irabazia ekoizpen eta banaketa kostuaren gainean:
............................................................................................................
–Prezioen goiti-beheitiak bezero, kanpaina eta abarren arabera: .....................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
–Hileko gastu finkoak:
............................................................................................................
............................................................................................................
–Produktua edo zerbitzua zabaltzeko lurralde eremua. Banaketa bideak:
............................................................................................................
............................................................................................................
–Hautatutako bideen on-gaitzak:
............................................................................................................
............................................................................................................
–Enpresaren eta produktuaren sustapena. Komunikazio plana. Patenteak, errotuluak eta markak, erregistratu beharrekoak (halakorik bada).
............................................................................................................
............................................................................................................
7.–Ekoizpen plana:
–Enpresaren fabrikazio/prestakuntza faseak.
–Behar diren makinak, erremintak eta instalazioak.
–Behar diren lehengaiak. Mota, ezaugarriak, hornitzailea, kostua...
8.–Azpiegiturak (Tuterako proiekturako beharrezkotzat jotzen dituenak).
–Nabeak, biltegiak, lokalak, bulegoak (mota eta kokalekua, jadanik finkatua nahiz hobetsia).
–Altzari eta ekipo informatikoak, aritzeko behar direnak. Motak eta kostuak, zenbatetsiak nahiz errealak, halakorik bada.
–Hornidurak, aldian behingoak edo bestelakoak, sartuta aurreikusitako kostuak, hornitzaileen ezaugarriak etab.
–Stock aldetik dauden premiak, lehengaiaren edo produktuaren arabera, hura mantentzeko behar den azpiegituraren balorazioa eta kostua.
–Beste batzuk...
9.–Ekonomia/finantza plana (finantzatzeko baliabideak).
–Inbertsio proiektuaren zenbatekoa.
–Baliabide propioen bidezko finantzaketaren zenbatekoa.
–Inoren baliabideen bidezko finantzaketaren zenbatekoa.
–Behar diren abalak eta/edo bermeak.
–Ustiapen kontu korrontearen aurreikuspena.
–Diruzaintzako aurreikuspena eta 1-3 urtetarako aurreikusitako cash-flow operatiboa.
–Diru-laguntzak edo laguntzak, eskatuak eta jasoak.
10.–Dokumentazio administratiboa:
Obra lizentziak.
Jarduera sailkaturako lizentzia.
J.E.Z.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko ordainketak eginak dituela adierazten duen frogagiria.
Nafarroako Ogasuneko ordainketak eginak dituela adierazten duen frogagiria.
Beste batzuk...
Tuteran, 201...(e)ko .................aren ......(e)an.
Iragarkiaren kodea: L1406960
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
