102. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2013. urteko ekitaldiko aurrekontuaren 4. aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2013ko aurrekontuaren 4. aldaketa

–Kreditu gehikuntza:

GASTUAK:

121 1310104 kontusaila.–Aldi baterako zerbitzu anitzetako langilea. Zenbatekoa: 6.339,08 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako: 6.339,08 euro.

Larraunen, 2014ko otsailaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1407165