102. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Ordenantza, Larrialdi Sozialeko pisu eta etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituena. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2014ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza, Larrialdi Sozialeko pisu eta etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten Larraungo Udalaren bulegoetan (Aralar kalea, 5, Lekunberri) eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza fiskaleko aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Larraunen, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1407163