102. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

SUSTAPEN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 25ean emandako 56/2010 Foru Aginduaren bidez, Baztango Udal Plana Foruen Plazan, Santiago Elizan eta UE-16 unitatean aldatzeko espedientea behin betiko onetsi zen (2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23an).

Alcorta Dorronsoro andreak foru agindu horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Nafarroako Gobernuak ezetsi egin zuen errekurtsoa 2010eko uztailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 19ko 90/2014 epaiak partez baietsi zuen administrazioarekiko aipatu errekurtsoa (hau da, Alcorta Dorronsoro andreak Nafarroako Gobernuaren 2010eko uztailaren 28ko Erabakiaren aurkakoa) eta ezarri zuen foru agindua baliogabetzen zela “batez besteko aprobetxamenduari dagokionez soilik”, honako hau deklaratuz: “UE-16 unitatearen batez besteko aprobetxamendua 0,4619 m²h/m² da”,

Hori horrela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat,

BIDEZKOA DA:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 19ko 90/2014 epaia betetzea.

2. Departamentu honetako Planeamenduaren Erregistroan dagoen Baztango Udal Planaren agiria zuzentzea, honela: Baztango Udal Planeko UE-16 unitatearen batez besteko aprobetxamendua 0,4619 m²h/m² da.

3. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 19ko 90/2014 epaia Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sisteman (SIUN) argitaratzea.

4. Ofizio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 8an.–Zerbitzu Juridikoaren zuzendaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: F1406909