102. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2014. urteko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen, 2014ko apirilaren 3an egindako osoko bilkuran:

1. 2014ko aurrekontu orokorrei behin-behineko onespena ematea.

2. Aurrekontuak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak diren alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

3. Akordio hau argitaratzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluaren edukiaren arabera.

Aranon, 2014ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1407175