102. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Itzagako Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia.
Onartuen behin betiko zerrenda

Mankomunitateko buruaren martxoaren 31ko 75/2014 Ebazpenaren bidez, deialdia eta haren oinarriak onetsi dira, Itzagako Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko.

2014ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, apirilaren 9an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, baita epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea ere.

Epaimahaiko kideak.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Javier Linto Iriarte, Untzitiko Udaleko alkatea eta Itzagako Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Alejandro Cortés Jiménez, Itzagaondoko Udaleko zinegotzia.

1. mahaikidea: Fermín Julián García Gobeo, Urrotz-Hiriko Udaleko alkatea eta Itzagako Mankomunitateko buruordea.

Ordezkoa: Amaia Ekisoain Gorriz, Lizoain-Arriasgoitiko Udaleko alkatea.

2. mahaikidea: José Javier Eslava Armendáriz, Ibargoitiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Izaskun Zozaya Yunta, Eloko Udaleko alkatea.

3. mahaikidea: Irantzu Cabodevilla Eraso, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Hautapeneko teknikaria.

Ordezkoa: Fernando Teré Iriarte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Hautapeneko teknikaria.

4. mahaikidea: Ricardo Rebolé Armendáriz, langileen ordezkari.

Ordezkoa: Heraclio Jiménez Alba, langileen ordezkari.

Idazkaria: Itzagako Mankomunitatekoa.

Ordezkoa: Esperanza Subiza Espinal, Uharteko Udaleko idazkaria.

Oposizioaldia hasteko tokia, eguna eta ordua: hautaprobak 2014ko ekainean eginen dira.

Urrotz-Hirian, 2014ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

PEDRO JESÚS CARABIA NUIN

ULISES DENIA FERNÁNDEZ

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1407214