2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Itzagako Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako arduradun izateko C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia.
Onartuen behin betiko zerrenda
Mankomunitateko buruak martxoaren 31n emandako 75/2014 Ebazpenaren bidez, deialdia eta haren oinarriak onetsi dira, Itzagako Mankomunitateko zerbitzu anitzetako arduradun izateko C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko.
2014ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, apirilaren 9an.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, baita epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea ere.
Epaimahaiko kideak:
Batzordeburua: Javier Linto Iriarte, Untzitiko Udaleko alkatea eta Itzagako Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Amaia Ekisoain Gorriz, Lizoain-Arriasgoitiko Udaleko alkatea.
1. mahaikidea: Fermín Julián García Gobeo, Urrotz-Hiriko Udaleko alkatea eta Itzagako Mankomunitateko buruordea.
Ordezkoa: José Javier Eslava Armendáriz, Ibargoitiko Udaleko alkatea.
2. mahaikidea: Alejandro Cortés Jiménez, Itzagaondoko Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Izaskun Zozaya Yunta, Eloko Udaleko alkatea.
3. mahaikidea: Irantzu Cabodevilla Eraso, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Hautapeneko teknikaria.
Ordezkoa: Fernando Teré Iriarte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Hautapeneko teknikaria.
4. mahaikidea: Heraclio Jiménez Alba, langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Ricardo Rebolé Armendáriz, langileen ordezkaria.
Idazkaria: Itzagako Mankomunitatekoa.
Ordezkoa: Esperanza Subiza Espinal, Uharteko Udaleko idazkaria.
Urrotz-Hirian, 2014ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
ERANSKINA
Izangai onartuen behin betiko zerrenda
ULISES DENIA FERNÁNDEZ
VALENTIN LARA ECHECHIPIA
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L1407213