1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
270/2014 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iberoko (Oltza Zendea) “Isterria” Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, titulartasuna aldatu baita.
Álvaro Eguiluz Martiarenak, “Fundación Caja Navarra” entitatea ordezkatuz, eskatu zuen Iberoko (Oltza Zendea) “Isterria” Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren titulartasunaren aldaketa baimentzeko, fundazio horren alde, “Fundación de la Obra Social de la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra”-ren ordez. Azken honek 2014ko maiatzaren 5era arte izan zuen titulartasuna, hain zuzen beste fundazioak xurgatu zuen egunera arte. Eskaeraren ondorioz instruitu den espedientea ikusirik,
Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak ezartzen duen prozedura, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Iberoko (Oltza Zendea) “Isterria” Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea (ikastetxearen kodea: 31003911), titularra aldatzeagatik. Izan ere, 2014ko maiatzaren 5eko ondorioekin, entitatearen titular berria “Fundación Caja Navarra” da (IFK: G31001993).
2. Titular berriak subrogatuak izanen ditu indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak, ikastetxean eragina dutenak; bereziki, Nafarroako Gobernuarekiko hezkuntza itunen araubideari dagokion guztia.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 9an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1406917