101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Enkantearen iragarkia

Alloko Udaleko alkate udalburuak,

Aditzera ematen du: María Carmen Garate Velasco (IFZ: 14.998.337-Z) eta Lourdes Leoz Pérez (15.937.542-L) zordunen aurka bideratu den premiamenduzko administrazio espedientean, Alkatetzak 2014ko maiatzaren 19an emandako Ebazpenaren bidez erabaki da enkante bidez saltzea enbargatuta dagoen ondasuna, eta enkantea egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea ekainaren 19an eginen da, 10:00etan, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Foruen plaza, 7, Allo, Nafarroa).

2. Enkantera aterako den ondasuna:

Lote bakarra:

Erregistrokoa: 7.415. finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 3.014. liburukia, 84. liburua, 5. orria: “Orubea (lehenago aurri egoeran zegoen eraikina), San Sebastián kalea, 2-4. 91 m²-ko azalera du, eta erabilera hau: garajea, etxebizitza eta nekazaritzako biltegia. Mugak: aurrealdean, bere helbideko kalea; sartu eta eskuinaldera, 192. lurzatia, Concepción Ciordia Gonzálezen izenean dagoena, eta 193. lurzatia, María Mercedes López Chocarroren izenean; ezkerraldean, 190. lurzatia, Jesús Soria Macuaren izenean; eta hondoan, 194. lurzatia, María Carmen Soria Montoyaren izenean”.

Katastrokoa: 3. poligonoko 191. lurzatia da.

Lehentasunezko karga: “Caixabank, S.A.” entitatean maileguko 12.680 euroko printzipalaren ordainketaz erantzuteko hipoteka.

Balorazioa: 18.735,87 euro.

3. Enbargatu beharrekoa: 2012ko otsailaren 9ko eginbidea, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan 2012ko maiatzaren 2an idatzia.

4. Lizitazioaren hasierako prezioa: 6.055,87 euro.

5. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 2. atalean ageri diren karga du bere gain, eta espedientean ere jasota dago; indarrean jarraituko du eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, banketxearen ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

6. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

7. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Alloko Udalaren aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 1.211,17 euro.

8. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek gehieneko eskaintzak izanen dira eta Alloko Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira (Foruen plaza, 7, 1. solairua). Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua aurkeztuko da, Alloko Udalaren alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin parte hartzea zuzenean. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 60,55 eurokoak.

9. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

10. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

11. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da; bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo paragrafoan zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkantearen hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hau da:

–Finka: lote bakarra. Lizitazioa: 4.541,90 euro. Gordailua: 908,38 euro. Eskaintza tarteak: 45,41 euro.

12. Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Alloko Udaletxean, gutun-azal itxian, ezartzen den epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira.

13. Eskaintzak aurkezteko, berme edo gordailu bat eskatzen ahalko da. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme gordailu hori Alloko Udaleko Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak gordailuaren zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.

14. Espedientean ez da aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezina zordunak ez beste inork okupatzen duenik.

15. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

16. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik zorra, berandutza interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

17. Zordunek helbide ezagunik ez badute, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Alloko Udaleko Idazkaritzarekin (telefonoa: 948-523012, posta elektronikoa: secretaria@villadeallo.org).

Allon, 2014ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, M.ª Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1407308