101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak iragarri du eskaintzak aurkezteko epea hasi dela ondotik adierazten diren ondasunak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko.

Tramite hori 2014ko irailaren 15ean bukatuko da, baldin eta ondasunen esleipena aurretik ebatzi ez bada.

Interesdunei ohartarazten zaie besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein unetan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutza interesak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunen besterentzea.

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 12ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 6. solairua). Eskaintzak 2014ko ekainaren 13an irekiko dira, 09:00etan, leku berean, 2. solairuan.

2. 34.057,12 eurotik beherako eskaintzak baztertu eginen dira.

3. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta barrenean datu hauek izanen dira:

–Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazioa, behar denean jarduteko ahalordea frogatuz, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako zenbatekoa.

–7.000,00 euroko bermearen gordailua Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.

4. Behin gutun-azalak irekita, eskaintza handienetik abiatuko da, eta posturagileek 1.000,00 euroko kopurutan handitzen ahalko dituzte eskaintzak.

5. Higiezin baterako gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza bat baino gehiago berdinduta gelditzen badira diru-kopururik hoberenean, aurrena aurkeztu denari emanen zaio lehentasuna esleipenean, deusetan galarazi gabe ekitaldian eskaintzak hobetu ahal izatea.

6. Enkantearen mahaiak esleitu gabe uzten ahalko du ondasuna, aurkeztutako eskaintzak txikiegiak direla uste badu.

7. Esleipen-hartzaileak beharturik daude ekitaldian berean edo bost eguneko epean esleipenaren zenbatekoaren eta berme gordailuaren arteko aldea ematera.

8. Besterentzen diren ondasunek iragarki honen amaieran ageri diren zamak eta kargak izanen dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, zenbateko ziurtatuak aldaketak izaten ahal ditu.

9. Honako hauek esleipen-hartzailearen kontura dira:

–Ondasunen eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak.

–Karga lehenetsi gabeak deuseztatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzearen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.

–Udalaren zergak eta gastuak lurren balio gehikuntzaren gainean (gainbalioa).

10. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

11. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Diru-bilketako erakunde honek ez daki enkanteko higiezinak efizientzia energetikoaren ziurtagiria duen. Horrenbestez, lizitatzaileek adierazi dute hura ezagutzen dutela eta eskualdatzailea salbuetsita dagoela ziurtagiri hori aurkezteko legezko betebeharretatik.

13. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

14. Hona hemen esleipen zuzenaren bidez besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunen gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak.

Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2013ko abenduaren 24an emandako enkanterako erabakia eta ebazpena.

Lote bakarra.–Erregistrokoa: Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 625. finka, 2489. liburukia, 32. orrialdea. Hiri finka. Etxea, Tuteran, Cofrote plazatxoko 13 zenbakikoa. Azalera 45,50 metro koadrokoa da, baina katastroan jasota dago 71 metro koadro dituela.

Katastrokoa.–Etxea, Tuteran, Cofrote plazatxoko hamahiru zenbakikoa, 5. poligonoa, 527. lurzatia, azpieremua. 71 metro koadroko azalera eraikia du.

Titulartasuna.–Josefina Pellicer Gil andrearen izenean dago, senarra zuen Miguel Lainez Serrano jaunaren jaraunspeneko hartzekoen eta desegindako konkista sozietatearen ordainean, eta 2006ko ekainaren 14an esleitu zen, behean adierazitako notarioak baimendutako eskrituraren bidez.

Tasazioaren balioa: 68.214,67 euro.

Dirauten kargak: 100,43 euro.

Betearazi beharreko hipoteka: gehieneko hipoteka NGOIren aldekoa, hirugarrenaren zentroko egonaldiaren ondoriozko zorra bermatzeko; 2006ko ekainaren 14an egiletsi zen eskritura Tuterako notario Víctor González de Echavarri Díaz jaunaren aurrean; haren protokoloko 986 zenbakia du eta 2007ko maiatzaren 25ean inskribatu zen Tuterako 1. Jabetza Erregistroan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2014ko maiatzaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.

Iragarkiaren kodea: F1407357