101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

205/2014 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2013-2014 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat antolaturiko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duena.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak aurkezturiko txostenean adierazi du adierazi komenigarria dela Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia argitaratzea, izan ere, abuztuaren 31ko 1070/1990 E.D.an eta Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitatean deialdi hori egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2013-2014 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia, 2013-2014 ikasturtekoa

Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2013-2014 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen,

OINARRIAK

Lehena.–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Batxilergoko Sari Bereziak emateko deialdia egin du 2013-2014 ikasturterako. Gehienez ere lau sari emanen dira.

Bigarrena.–Sari berezi horiek eskuratu nahi dituzten ikasleek Batxilergoko bi kurtsoak eginak eta gaindituak eta 2013-2014 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean bukatuak izan beharko dituzte, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arauturiko Batxilergoaren modalitateren batean, betiere.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, Batxilergoko bi kurtsoetan –biak batera harturik– 8,75 puntuko edo hortik gorako batez besteko nota eduki beharko dute ikasleek. Batez bestekoa ateratzeko, Batxilergoko bi kurtsoetako ikasgai komunen, modalitateko ikasgaien eta aukerakoen kalifikazioak hartuko dira aintzat, eta batez besteko hori hurbilen dagoen ehunenean biribilduko da, eta goitik eta behetik distantzia berberera baldin badago, goiko ehunenean biribilduko da. Kalkulu hori egiteko, erlijioa ikasgaia ez da kontuan hartuko.

Hirugarrena.–Aurreko atalean ezarritako baldintza betetzen duten eta Batxilergoko Sari Berezia eskuratu nahi duten ikasleek eskabidea aurkeztuko dute, ikasketa-espedientea Bigarren Hezkuntzako zein institututan duten, hartantxe, 2014ko ekainaren 13ko 14:00ak baino lehen. Eskabidea II. eranskinari jarraikiz beteko da.

Laugarrena.–Izena emateko epea bukatu eta gero, Bigarren Hezkuntzako institutuetako idazkariek Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura igorriko dituzte, 2014ko ekainaren 20a baino lehen, jaso dituzten eskabideak. Eskabide bakoitzari dagokion ikasketen ziurtagiria erantsiko diote, behar bezala betea, III. eranskinaren arabera. Bai eskabideak bai ziurtagiriak telematika bidez igortzen ahalko dira ikastetxetik, Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak ezartzen duen moduan.

Bosgarrena.–Probak ariketa hauek izanen ditu:

a) Testu linguistiko, historiko edo filosofiko baten iruzkina, lehiatzaileak hautatzekoa. D ereduko ikasleek euskarazko testu baten iruzkin linguistikoa eginen dute.

b) Ikasleak ikasi duen atzerriko lehen hizkuntzan idatzitako testu baten iruzkina, eta galdera kultural, linguistiko edo gramatikal batzuei erantzutea hizkuntza horretan.

c) Gai bat garatzea, galdera batzuei erantzutea eta ariketa praktikoak egitea ikasleek hautaturiko bi ikasgaietako bakoitzari buruz. Ikasgai horiek izena ematean aukera hauen artetik hautatzen duten modalitatekoak izanen dira (II. eranskina):

1. Arteen modalitatea:

a) Arte Plastikoen, Diseinuaren eta Irudiaren aukera: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa.

b) Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren aukera: Musikaren eta Dantzaren Historia eta Musika Analisia.

2. Zientzien eta Teknologiaren modalitatea:

a) Zientzien eta Ingeniaritzaren aukera: Matematika eta Fisika.

b) Osasun Zientzien aukera: Kimika eta Biologia.

c) Teknologiaren aukera: Marrazketa Teknikoa eta Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

3. Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:

a) Giza Zientzien aukera: Latina eta Artearen Historia.

b) Gizarte Zientzien aukera: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia.

Probak 2014ko ekainaren 27an eginen dira, Iruñeko Basoko BHIan.

Ikasleek gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahal dituzte probak, ikasketetan izan duten hizkuntza ereduaren arabera.

Seigarrena.–Ebaluazio Epaimahaia hezkuntzako ikuskatzaileek eta probetako gaietan espezialistak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek osatuko dute. Epaimahaiburu lanetan Hezkuntzako ikuskatzaile bat arituko da. Ebaluazio Epaimahaiak, orobat, probak prestatzearen ardura izanen du.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak izendatuko ditu mahaikideak, eta bertan buru eta idazkari gisa ariko direnak zehaztuko.

Zazpigarrena.–Ebaluazio Epaimahaiak, ikasleek egindako probak zuzendu ondoren, emaitzen berri ikastetxeei emanen die, eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian jarriko ditu emaitzak: http://www.educacion.navarra.es/portal/. Jakinarazpen hori telematika bidez egin daiteke, telematika bidezko eskaeran horrela egiteko eskatzen bada berariaz.

Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete, kalifikazioak jendaurrean jarri edo telematika bidez igorri eta biharamunetik hasita hiru egun balioduneko epean.

2014ko uztailaren 4rako, Epaimahaiak bere lan guztiak bukatuak izan beharko ditu.

Zortzigarrena.–Batxilergoko Sari Berezia eskuratzen duten ikasleek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute, sari horri dagokion diploma lortuko dute eta hori agerraraziko da bakoitzaren ikasketa-espediente pertsonalean.

Bederatzigarrena.–Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenengo kurtsoa egiteko prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

Hamargarrena.–Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko Sari Berezia erdiesten duten ikasleek Batxilergoko Sari Nazionala eskuratzeko lehian parte hartzen ahal dute.

Hamaikagarrena.–Deialdi honen eta beronen ondoriozko ekintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Inskripzio orria, 2013-2014 ikasturtean Batxilergoko
Sari Berezietarako deialdian parte hartzeko

Deiturak: ...................... Izena:

NANa: ........................................ Jaioteguna

Telefonoa: ............................

Helbidea (jakinarazpenetarako):

Herria: .................................... P.K.:

Batxilergoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen:

BHI honi atxikia:

Herria: ............................................... Telefonoa:

P.K.: ....................................

Gurutze batekin adierazi hautaturiko aukera:

1. Arteen modalitatea:

a) Plastikako aukera: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa.

b) Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren aukera: Musikaren eta Dantzaren Historia eta Musika Analisia.

2. Zientzien eta Teknologiaren modalitatea:

a) Zientzien eta Ingeniaritzaren aukera: Matematika eta Fisika.

b) Osasun Zientzien aukera: Kimika eta Biologia.

c) Teknologiaren aukera: Marrazketa Teknikoa eta Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

3. Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:

a) Giza Zientzien aukera: Latina eta Artearen Historia.

b) Gizarte Zientzien aukera: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia.

Atzerriko lehen hizkuntza:

Hizkuntza eredua:

Nafarroako Foru Komunitatean, 2013-2014 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko probetan parte hartu nahi du.

2014ko ...............aren .....(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

HIZKUNTZEN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

III. ERANSKINA

Ikasketen ziurtagiria, 2013-2014 ikasturtean Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian parte hartzeko

Ikasleak lortutako kalifikazioak.

Batxilergoko 1. kurtsoa, 2012-2013 ikasturtea. Modalitatea:

Ikastetxea:

–Ikasgai komunak.

1.–Gorputz Hezkuntza. Kalifikazioa:

2.–Filosofia eta Herritartasuna. Kalifikazioa:

3.–Gaztelania eta Literatura I. Kalifikazioa:

4.–Euskal Hizkuntza eta Literatura I. Kalifikazioa:

5.–Atzerriko Lehen Hizkuntza I (...........). Kalifikazioa:

6.–Mundu garaikiderako zientziak. Kalifikazioa:

MODALITATEKO IKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

AUKERAKO IKASGAIA

KALIFIKAZIOA

1.

2.

3.

Batxilergoko 2. kurtsoko kalifikazioak, 2013/2014 ikasturtea

–Ikasgai komunak.

1.–Gaztelania eta Literatura II. Kalifikazioa:

2.–Euskal Hizkuntza eta Literatura II. Kalifikazioa:

3.–Atzerriko Lehen Hizkuntza II (...........). Kalifikazioa:

4.–Espainiako Historia. Kalifikazioa:

5.–Filosofiaren Historia. Kalifikazioa:

MODALITATEKO IKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

AUKERAKO IKASGAIA

KALIFIKAZIOA

1.

2.

3.

Izena: ................................................................., honako Bigarren Hezkuntzako Institutu honetako idazkaria: .................................................. Herria: ............................. (Nafarroa).

ZIURTATZEN DU:

..................... ikaslearen datu akademikoak benetakoak direla eta bere ikasketa-espedientea institutu honetan dagoela, eta Batxilergoko ikasketak 2013-2014 ikasturtean batez besteko ................. puntuko kalifikazioarekin bukatu dituela; kalifikazio hori Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian ezarritakoaren arabera atera da. Horiek horrela, Sari Bereziak eskuratzeko probetan parte hartzeko baldintzak betetzen ditu.

2014ko .................................aren .......................(e)an

Iragarkiaren kodea: F1407040