101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 270/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 270/2013 betearazpen-prozeduran ebazpena eman da 2014ko martxoaren 12an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Gestión Asistencia Ribera, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1407055