101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 241/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000241/2013 prozesuan ebazpena eman da 2013ko azaroaren 21ean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, interesdunek oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Automóviles Irujo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 9an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1407054