101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 1399/2013

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1399/2013 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Diego Fernando González Tovarri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, 2014ko maiatzaren 28ko 11:20an ager dadin epaitegi honen egoitzan (San Roke kalea, 4, lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 19an.–Idazkari judiziala, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1407278