101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Gabriel Viedma Moreno dedikazio esklusiboko zinegotzi izendatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2014ko maiatzaren 16an, honako xedapen hau eman zuen:

DAL 16-MAY-14 (1/AL).

“Ikusirik 2014ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakia, haren bidez Gabriel Viedma Morenok jabetza hartu baitzuen Iruñeko Udaleko zinegotzi gisa; ikusirik Alkatetzaren 2014ko apirilaren 22ko xedapena, haren bidez Ana Elizalde Urmeneta izendatu baitzen Herritarren Segurtasuneko Alorreko zinegotzi, Zerbitzu Orokorretako zinegotzi delegatuaren karguarekin batera eraman duena, bera, eta udal antolaketa onesteko dekretuan ezarritakoarekin bat,

XEDATU DUT:

1. Gabriel Viedma Moreno Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatu izendatzea, Herritarren Segurtasuneko Alorrari esleitutako gaien gaineko eskumenak erabiliko baititu. Foru dekretu honek 2014ko maiatzaren 17an hartuko du indarra.

2. Bereganatzea Ana Elizalde Urmenetaren esku Herritarren Segurtasuneko zinegotzi gisa utzitako eskumenak, 2014ko maiatzaren 17tik aitzina.

3. Eman bekio honen berri Osoko Bilkurari eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Iruñean, 2014ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1407342