101. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

9/2014 FORU LEGEA, maiatzaren 16koa, 767.000 euroko kreditu-gehikuntza ematen duena Nafarroako Gobernuarentzako bigarren informatika zentroa (DPZ) sortu eta ezartzeko 2014ko gastuak finantzatzeko.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, 767.000 EUROKO KREDITU-GEHIKUNTZA EMATEN DUENA NAFARROAKO GOBERNUARENTZAKO BIGARREN INFORMATIKA ZENTROA (DPZ) SORTU ETA EZARTZEKO 2014KO GASTUAK FINANTZATZEKO.

ZIOEN AZALPENA

Gaur egun Nafarroako Gobernuak informatika zentro (DPZ) bakarra du bere behar guztiak kudeatzeko. Segurtasuna eta efizientzia direla eta, beharrezkoa da bigarren zentro bat sortu eta ezartzea, Nafarroako Gobernuko sistema informatikoen funtzionamendu egokia bermatuta egon dadin. Horretarako, eta, gastuen aurrekontuan ezarritako kreditua ez denez aski, beharrezkoa da 767.000 euroko kreditu-gehikuntza bat onestea, zentro hori sortu eta ezartzeko gastuak, 2014koak, finantzatzeko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautuko dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta haien aldaketak ere bai kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira.

1. artikulua. Kreditu-gehikuntza ematea.

1. 767.000 euroko kreditu-gehikuntza onesten da, Nafarroako Gobernurako bigarren informatika zentroa sortu eta ezartzeko gastuak finantzatzeko beharrei, 2014koei, erantzuteko.

2. Kreditu horren zenbatekoa honako kontu-sail hauei aplikatuko zaie:

–“Software lizentziak, erabilera orokorrekoak eta korporatibokoak” izeneko 070005-05500-2061-467900 kontu-sailari, 536.900 euro.

–“Ekipamendu informatikoa eta azpiegitura teknologikoak” izeneko 070005-05520-6060-467900 kontu-sailari, 230.100 euro.

3. Aipatutako kreditu berezia 2014rako luzatutako 2012ko aurrekontuko kontu-sail hauetan erabilgarri dagoen kredituarekin finantzatuko da:

KONTU-SAILA

070005 -05500-2061-467900

070005-05520-6060-467900

054002-02701-2220-131102

36.671,51 euro

15.716,36 euro

920000-91800-2220-231000

3.530,37 euro

1.513,02 euro

920002-91800-2220-231B00

1.460,01 euro

625,72 euro

920003-91800-2220-231B00

1.221,25 euro

523,39 euro

547004-52392-2220-312200

17.290,37 euro

7.410,16 euro

547001-52300-2220-312202

63.602,15 euro

27.258,07 euro

547003-52391-2220-312202

6.729,58 euro

2.884,10 euro

549000-52214-2220-312702

885,49 euro

379,49 euro

544000-52200-2220-312302

53.150,87 euro

22.778,94 euro

051000-02100-2224-132100

8.573,18 euro

3.674,22 euro

011001-01000-2220-112100

22.689,39 euro

9.724,03 euro

156000-17170-2220-932100

1.031,84 euro

442,22 euro

156000-17172-2220-932100

3.381,88 euro

1.449,38 euro

544002-52500-2220-312302

5.176,08 euro

2.218,32 euro

544001-52400-2220-312302

9.452,75 euro

4.051,18 euro

520001-51200-2220-313900

4.277,35 euro

1.833,15 euro

940000-95010-2220-336100

5.161,49 euro

2.212,07 euro

930004-94000-2220-231700

1.278,89 euro

548,10 euro

940003-95000-2212-232100

310,81 euro

133,21 euro

541004-52700-2220-312402

6.258,44 euro

2.682,19 euro

A21001-A2400-2224-332200

10.965,74 euro

4.699,60 euro

070005-05520-2220-467900

111.930,04 euro

47.970,00 euro

070005-05520-2224-467900

58.402,23 euro

25.029,53 euro

410009-41620-2224-322A00

79.433,97 euro

34.043,13 euro

170000-15300-2220-241300

8.152,28 euro

3.493,83 euro

540000-52000-2220-311102

15.882,04 euro

6.806,59 euro

GUZTIRA

536.900,00 euro

230.100,00 euro

Xedapen gehigarri bakarra.–Nafarroako Gobernuaren bigarren informatika zentrorako kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahalko dira bi kontu-sail hauen artean: “Software lizentziak, erabilera orokorrekoak eta korporatibokoak” izeneko 070005-05500-2061-467900 kontu-saila, eta “Ekipamendu informatikoa eta azpiegitura teknologikoak” izeneko 070005-05520-6060-467900 kontu-saila, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritako mugak izan gabe.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1407329