100. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

459/2014 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Noain Elortzibarko udal mugapean (Nafarroa) Zuluetako eta Elorzko kontzejuak gas naturalez hornitzeko antena” proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak apirilaren 28an emandako 377/2014 Ebazpenaren bitartez, “Noain Elortzibarko udal mugapean (Nafarroa) Zuluetako eta Elorzko kontzejuak gas naturalez hornitzeko antena” izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Noain Elortzibarko alkateari, edo haren eskuordetza duen zinegotziari, dei egitea okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Noainen kokatua dagoen Noain Elortzibarko udaletxean, 2014ko uztailaren 3an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdun bakoitzari jakinaraziko zaizkio, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Gas Navarra S.A enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Noain Elortzibarko udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1407070