1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
377/2014 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta proiektu horren onura publikoa onartzen duena, Zuluetako eta Elorzko kontzejuak, Noain Elortzibarko mugapean, gas naturalez hornitzeko antena eraikitzeko.
Gas Navarra, S.A. enpresak, 2013ko abenduaren 18an, eskatu zuen administrazio baimena emateko, proiektua onesteko eta haren onura publikoa onartzeko, Zuluetako eta Elorzko kontzejuak, Noain Elortzibarko mugapean, gas naturalez hornitzeko antena eraikitzeko.
Administrazio baimen hori jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuz 2014ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 29koan, eta “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan 2014ko urtarrilaren 29an.
2014ko urtarrilaren 15ean, proiektuaren separata bat igorri zitzaion Noain Elortzibarko Udalari. Udal horrek aldeko erantzuna eman zuen 2014ko urtarrilaren 22an.
2014ko urtarrilaren 15ean Dorre Elorzko Kontzejuari proiektuko separata bidali zitzaion, eta errekerimendua errepikatu zen 2014ko otsailaren 18an, beste epe bat emanda, 10 egunekoa. Alegaziorik jaso ez denez, ulertu da kontzeju hori ados dagoela instalazioari baimena ematearekin.
2014ko otsailaren 11n, Zuluetako Kontzejuari proiektuko separata bidali zitzaion. Noain Elortzibarko Udalak aldeko erantzuna eman zuen 2014ko martxoaren 28an, eta zehaztu zuen kontzeju hori desagertu dela, eta udal horrek bereganatu dituela haren eginkizunak.
2014ko urtarrilaren 15ean Elorzko Kontzejuari proiektuko separata bidali zitzaion, eta errekerimendua errepikatu zen 2014ko otsailaren 18an, beste epe bat emanda, 10 egunekoa. Kontzeju horrek aldeko erantzuna eman zuen 2014ko otsailaren 26an.
2014ko urtarrilaren 15ean Ebroko Ur Konfederazioari proiektuko separata bidali zitzaion, eta errekerimendua errepikatu zen 2014ko otsailaren 18an, beste epe bat emanda, 10 egunekoa. Alegaziorik jaso ez denez, ulertu da konfederazio hori ados dagoela instalazioari baimena ematearekin.
2014ko urtarrilaren 15ean Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari proiektuko separata bidali zitzaion, eta errekerimendua errepikatu zen 2014ko otsailaren 18an, beste epe bat emanda, 10 egunekoa. Zuzendaritza nagusi horrek aldeko erantzuna eman zuen 2014ko otsailaren 27an.
2014ko urtarrilaren 15ean, proiektuaren separata bat igorri zitzaion Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari. Zerbitzu horrek aldeko erantzuna eman zuen 2014ko martxoaren 31n (martxoaren 31ko 43E/2014 Ebazpena).
2014ko urtarrilaren 15ean Iruñerriko Mankomunitateari proiektuko separata bidali zitzaion, eta errekerimendua errepikatu zen 2014ko otsailaren 18an, beste epe bat emanda, 10 egunekoa. Mankomunitate horrek aldeko erantzuna eman zuen 2014ko martxoaren 5ean.
Instalazio proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:
Zuluetako eta Elorzko kontzejuak gas naturalez hornitzeko antena eraikitzea proiektatzen da. Trazadurako hodi nagusia Las Ventas industrialdetik abiatuko da, Elorzko Kontzejuraino. Han, hornidurako antenaren adar bat aterako da Zuluetako Kontzeju aldera eta hargunea, berriz, erretegi/jatetxe aldera, Zuluetako Kontzejuan.
Hodiak polietilenozkoak izanen dira (DN110, DN90 eta DN63 diametrokoak).
Proiektutako sareak guztira 3.988 metro luze dira, gutxi gorabehera.
Aurrekontua: ehun eta hogeita hiru mila ehun eta hogeita hamabost euro eta berrogeita bederatzi zentimo (123.135,49 euro).
Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Gas Navarra, S.A. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik, enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Gas Navarra, S.A. enpresari administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta proiektu horren onura publikoa onartzea, Zuluetako eta Elorzko kontzejuak, Noain Elortzibarko mugapean, gas naturalez hornitzeko antena eraikitzeko.
2. Baimendutako instalazioen onura publikoa adieraztea, nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.
3. Gas Navarra, S.A.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
4. Administrazio baimena baldintza hauetara egokituko da:
Lehena.–Enpresa titularrak bi hilabeteko epean 2.462,71 euroko bermea jarri beharko du, instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.
Bigarrena.–Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.
Hirugarrena.–Gas Navarra, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legearen 74. artikuluan eta bereziki d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Gas Navarra, S.A. beharturik dago hornidura ematera eta behar diren hedakuntzak egitera, berdintasun baldintzetan, baimen honen eremu geografikoaren barreneko edozein eskatzailek zerbitzua eskatuz gero.
Laugarrena.–Behin proiektua gauzatuta, zerbitzua abian jartzeko aktaren eskaera aurkeztuko da, jarraian adierazten diren agiriak erantsita:
–Obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek izenpetua, adierazteko instalazioak proiektuan eta hari aplikatzen zaizkion araudi, arau eta zehaztapenetan agindutakoaren arabera eraiki eta muntatu direla.
–Instalazioen muntaketa gainbegiratu eta kontrolatzeaz arduratzen diren enpresa edo entitateen azken ziurtagiria, azken ikuskapenen eta egin diren saiakuntza eta proben emaitza egokia adieraziko duena.
Bosgarrena.–Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio-baimena bertan behera uzteko arrazoiak:
a) Bermea adierazitako eran eta epean ez jartzea.
b) Proiektuaren exekuzioa aldatzea edo handitzea, Zuzendaritza Nagusi honek baimendu gabe.
c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo pertsonen eta gauzen segurtasuna bermatzeko ezartzen diren baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.
5. Ebazpen hau Gas Navarra, S.A.ri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.
Iragarkiaren kodea: F1406187