100. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, maiatzaren 14an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Kreditu gehikuntza, 68.829,49 eurokoa, 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, finantzatuko dena diru-sarreren 8. kapituluko (Finantza-aktiboak) 68.829,49 euroko kontu-sail batekin.

Kreditu berezia, 2.887,28 eurokoa, 2. kapituluko (Ondasun eta zerbitzu arruntetako gastuak) kontu-sail batean eta 619,07 eurokoa, 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, finantzatuko dena 8. kapituluko (Finantza aktiboak) 3.506,35 euroko kontu-sail batekin.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noain Elortzibarren, 2014ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.

Iragarkiaren kodea: L1407302