2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Xehetasun azterlana, Errondoa karrikako 4an (UC-15 unitatea, 1. poligonoko 327. lurzatia) dagoen etxebizitzen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak paratzeko. Hasierako onespena
Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2014ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Errondoa karrikako 4an (UC-15 unitatea, 1. poligonoko 327. lurzatia) dagoen etxebizitzen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak paratzeko xehetasun azterlanaren proiektua.
Bigarrena.–Ukituei erabakiaren berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Erabakia hemengo prentsan argitaratuko da.
Atarrabian, 2014ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Pedro Gastearena García.
Iragarkiaren kodea: L1407309