2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa Fontellasko El Cerro sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuetan. Behin betiko onespena
Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 15eko 11/14 Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen aldaketa hasiera batean onestea Fontellasko El Cerro sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuetan.
Horren ondorioz, aldatu da 24.1 artikulua eta honela gelditu:
“Honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua: kontseiluburua, idazkaria, Udalaren ordezkaria eta hiru mahaikide batzar orokorrak hautatuak. Mahaikideetariko bat batzarrean gehienez %5eko partaidetza duten jabeen artean hautatu beharko da”.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.4. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Fontellasen, 2014ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1407257