100. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

964/2014 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko C mailako 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 415/2014 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko 15 lanpostu huts, C mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2014ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 24an emandako 64/2014 Ebazpenaren bidez, deialdia aldatu eta beste lanpostu bat sartu zen. Ebazpena 2014ko 61. NAOn argitaratu zuen, martxoaren 31n.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposatutako kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko hamasei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Isabel Artieda Urrestarazu, epaimahaikide titular gisara, eta Xabier Azpiroz Latasa ordezko kide.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 5ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Lekualdatze lehiaketa. Basozainak

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Onartuak:

ALCUAZ ANDUEZA, JOSU

ARRANZ ALVAREZ, DAVID

BARBARIN GARCIA, JUAN MARIA

BELZA EGOZCUE, CARLOS

BERGASA MENDIVE, CARLOS

BORDA PASCAL, ROBERTO

DIEGO CANALES, FRANCISCO JAVIER

ECHEVERRIA ICHASO, OSCAR

ELOSEGUI IRURTIA, MIGUEL MARIA

ETXABARRI OROZ, IBAI

GARCIA IÑIGUEZ, CARLOS

GARRUES LOIZU, FERMIN XABIER

GOMEZ OTANO, XABIER

GONZALEZ BOYA, DANIEL

HERNANDO GARCIA, MIGUEL

HUICI SOBA, IÑIGO

IÑARREA GOGORZA, FERMIN

IRURZUN GORENA, JAVIER

LAURNAGARAI MIHURA, LUIS

LEOZ MORIONES, FRANCISCO JAVIER

LOPETEGUI BRIONES, XABIER

MAZKIARAN SAN ROMAN, MIREN AINHOA

MINA LOPEZ, TXARO

MIR VALENCIA, ANA ISABEL

NIEVA SANJERONIMO, IÑAKI

NOZAL ARANDA, BORJA

PASTOR FERNANDEZ, PEDRO

PETRIRENA GORTARI, XABIER

ROMERA TILLAUD, DAVID

SAN MARTIN URDIAIN, MARIO

TAPIA CASAMAYOR, RAFAEL

UHARTE UNZUE, JON

UNZU AGUIRRE, ALAIN

VERGARA JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER

Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

TABAR URRA, MIKEL

Iragarkiaren kodea: F1406882