100. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

963/2014 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko B mailako 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 27ko 416/2014 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko 8 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2014ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposatutako kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko B mailako 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Carlos Arriazu Antón jauna, mahaikide titular gisa, eta Begoña de Frutos Álvarez andrea, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 5ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Lekualdatze lehiaketa. Gizarte-langileak

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Onartuak:

AROZ ITURBIDE, AINHOA

ASTIZ LACUNZA, MARIA DEL MAR

CARDIEL DIAZ DE CERIO, MARIA BELEN

ESPATOLERO LADRERO, EVA

FLOREZ BUSTO, MARIA PILAR

GARCIA MONEO, NATALIA

ISTURIZ BEORLEGUI, MARIA JESUS

JAURRIETA ELCANO, TEODORO

LACOSTA ARTIGAS, MARIA ELENA

LIZARRAGA AMOSTEGUI, MARIA VICTORIA

MARTINEZ ACEDO, ESTHER

NAVARRO RODRIGUEZ, NURIA MARIA

OCHANDO ORTIZ, GENOVEVA

OTAZU ELCANO, AGUSTIN

RAMIREZ LUMBIER, MARIA REYES

RUBIO UNZUE, MARIA MERCEDES

SARALEGI OTSAKAR, MIKEL

SEVINE RUIZ, ANA JULIA

UGARTE GONZALEZ, SUSANA

URDANIZ MENDIA, YOLANDA

URMENETA AGUILAR, SANTIAGO DOMINGO

VICENTE GOICOECHEA, MARIA JESUS

ZALGUIZURI SOTO, CRISTINA

ZARRANZ ORESTE, NATALIA

Baztertuak: Bakarrik ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1406881