10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

11 eta 12. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 11/2013 eta 12/2013 aldaketak 2013ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Argitara ematen da, bizilagun guztiek jakin dezaten.

Garesen, 2013ko abenduaren 24an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1318064