10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2014ko aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal honetako hainbat tasa fiskalen aldaketa.

Jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1318020