2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Gaia dela eta ardura duen zinegotzia
diru-laguntzak emateko eskuordetzea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2013ko abenduaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen:
DAL 20-DIC-13 (4/AL)
“Diru-laguntzen gaineko ordenantza orokorraren 7.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, alkateari dagokio diru-laguntzak ematea, bertze inor horretarako eskuordetu ezik:
Iruñeko Udalaren barnean, Alkatetzak izanen du eskumena diru-laguntzak emateko, egun dauden eskuordetzeak edo etorkizunean izaten ahal direnak ukatu gabe; kasu horretan, eskuordetze horietan erabakitzen diren organoek izanen dute eskumena, eskuordetze horietan zehaztuko den hartaraino.
Aldi berean, Udalaren antolaketari buruz alkateak 2011ko ekainaren 27an eman dekretuak alorka banatzen ditu Udalaren eskumeneko gaiak, eta eskumen horien erabilera kasuan kasuko zinegotzi delegatu edo alorretako zuzendarien eskutan utzi da, eskuordetzeko kasuan kasuko dekretuen bidez.
Beraz, egun dagoen antolaketarekin bat heldu da gaia dela eta ardura duen zinegotzi delegatua eskuordetzea diru-laguntzak ematea.
Horiek horrela, xedatu dut:
1.–Udalaren antolaketari buruzko Dekretuaren arabera beren eskudantziak zer alorren gainean erabiltzen dituzten, horri jarraikiz eskuordetzea zinegotzi delegatu bakoitza diru-laguntzak emateko.
2.–Eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.”
Iruñean, 2013ko abenduaren 24an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1318078