10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa 14. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 14. ordenantzaren aldaketa; ordenantza horrek hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta Udal Patronatuak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletako prezio publikoak arautzen ditu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1318031