10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupearen okupazioa arautzen duena

Otsagabiko Udalak, 2012ko abenduaren 10eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Iragarkia 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2013ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAKO ZENBATEKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak eta terrazak: 40,00 euro/denboraldia.

I.2. Merkatu txikiak eta saltokiak:

–Salgunea paratuta: 10,00 euro egunean.

–Salgunerik paratu gabe (ibilgailuan): 5,00 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.3. Bertzelako aprobetxamenduak (ferietako barrakak): 15,00 euro egunean.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Elektrizitate tasa: enpresa hauek udal mugapean fakturatzen dituzten dirusarrera gordinen %1,5.

II.2. Konpainia telefonikoa: fakturazioaren %1,9, Compañía Telefónica, S.A.ko Unipersonal motako araubidean xedatutakoari jarraikiz.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak:

III.1. Gasbideen eta bertze elementu batzuen tasak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera kudeaturiko tarifak.

Iragarkiaren kodea: L1317779