10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2013ko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea ordenantza fiskal hauetan:

–Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen, eta ohartarazten da ezen behin betikoa bilakatuko dela arestian aipatu den jendaurreko aldian erreklamazio, kexa edo oharrik jasotzen ez bada; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2013ko abenduaren 19n.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1317765