10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2013ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak
egiteko espedienteak. Onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, ontzat eman zuen Alkatetzaren 2013ko azaroaren 28ko Ebazpena, 2013ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea onetsi zuena, Udalaren 2013ko aurrekontua betearazteko oinarrien 11.2 oinarrian aurreikusiaren arabera.

1.–Kreditu transferentzia, 2.062,06 eurokoa, gastuen 2. kapituluko (Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak) kontu-sail batetik, gastuen 1. kapituluko (Langileria gastuak) bost kontu-sailetara, bata 1.260,23 eurokoa, bigarrena 151,23 eurokoa, hirugarrena 250,90 eurokoa, laugarrena 83,23 eurokoa eta bosgarrena 316,47 eurokoa, hurrenez hurren.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2013ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1317783