2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal honetako 2013ko plantilla organikoa eta enplegatuen izenen zerrenda. 2013ko azaroaren 15eko osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an.
Funtzionarioak.
Lanpostua: idazkaria. Egoera: hutsik.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Hitzarmeneko osagarria E mailarako: %15. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizioa.
Administrazio-kontratudunak.
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.
Iribarren Iturria, M.ª Teresa. Bitarteko idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997-07-08.
Funtzionarioen izenen zerrenda.
Alzón Aldave, Angel M.ª Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2001-01-01. 2. funtzionario gradua. Funtzionario bilakatzeko ebazpena, 2013-11-04koa.
Luzaiden, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1318033