10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1 eta 2. aldaketak 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Kreditu gerakinak gehitzea. Behin betiko onespena

2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gerakinak gehituz 1 eta 2. aldaketak egiteko espedienteak hasiera batean onesten zituen erabakia 2013ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an. Legez ezarritako jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen, laburturik:

1. aldaketa 2013ko ekitaldiko aurrekontuan:

Kreditu gerakina gehitzea.

Gastuen kontu-saila: 1.432.60001 “Barcelona etxeko lurrak N-135 errepideko zeharkaldiko obrek behin betiko okupatzearen ondoriozko ukipen handiagoa”: 3.479,42 euro.

Aldaketa, guztira: 3.479,42 euro.

Finantzabidea:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua; guztira, 3.479,42 euro.

2. aldaketa 2013ko ekitaldiko aurrekontuan:

Kreditu gerakina gehitzea.

Gastuen kontu-saila: 1.432.60100 “Hiri bideak zolatzeko obrak. Elizaldea karrikako goiko eta beheko zatiak“: 100.833,51 euro.

Aldaketa, guztira: 100.833,51 euro.

Finantzabidea:

Diru-sarreren kontu-saila: 1.75600 “Toki inbertsioetarako 2009-2012 planeko diru-laguntza, hiri bideak zolatzeko. Elizaldea karrikako goiko eta beheko zatiak”: 82.208,53 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua; guztira, 18.624,98 euro.

Luzaiden, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1318032