2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Herrilurretako ordenantzaren aldaketa
(Hildako pertsonen oroigarriak)
Udalak, 2013ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lesakako Udaleko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, 64 bis artikulua gehitzeko.
Espediente hori jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, aldez aurretik ediktuak ezarrita bai Udalaren iragarki oholean bai 2013ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, herritarrek denbora horretan espedientea aztertu, eta erreklamazio, eragozpen edota oharrak aurkeztu ahal izateko.
Aipaturiko epe horretan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, hasierako onespena behin betiko bihurtu da.
Ondorioz, eta hori indarrean sartzeko, 64 bis artikulu berria argitaratu behar da. Horren testua, honako hau da:
1.–Inork hildakoren bat gogora ekarri nahi duenean hermendian, Lesakako Udalak, interesdunak aitzinetik idatziz hala eskaturik, baimena eman ahal izanen dio, zehazturiko kokapen batean bertako zuhaitz bat landatzeko, betiere paisaian eragin kaltegarririk sortu gabe.
Zuhaitza berez haziko da eta ez zaio ezarriko inolako plaka edo antzeko elementurik, ez itxiturarik ere.
Landaketa lanak eskatzailearen kontura izanen dira.
2.–Alkatetzak izanen du baimen hau emateko eskumena eta, dagokion txosten teknikoaren ondoren, zehaztuko ditu landatzeko tokia eta landatuko den zuhaitz mota.
3.–Ezin izanen dira gurutze, metalezko plaka, oroitarri edo gisako elementuak erabili. Gisa horretako elementuak hilerrira mugatuko dira.
Lesakan, 2014ko ilbeltzaren 2an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.
Iragarkiaren kodea: L1400033