2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
Ordenantza, herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Legariako Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Legariako udal mugapeko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Legarian, 2013ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1318102