10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

UE Los Pinos unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren abenduaren 13ko 174/2013 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko Los Pinos exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Udalak berak, Conrado Garcia Napalek eta Miguel Suescun Lopezek sustatua, eta borondatezko birzatiketaren sistemaren bitartez tramitatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ebazpen horretan espresuki adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, 168. artikuluko c) atalean aurreikusitakoarekin bat.

Larragan, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1318083